Arte Agerketa Zumarragan
Zumarragako jaiak direla eta, Goierriko zenbait artistak bat hartu dute, heuren lanak agertzeko. Beraz, Abuztuaren 15-etik 25-erarte, herri horretako Udaletxean ikusi ahal izango ditugu. Batu direnak ez dira mota berekoak, askotakoak baizik. Marrazki, argazki eta irudigintza edo eskultura lanak azalduko zaizkigu. Hau dela eta, heuretariko batzuekin elkarrizketa bat egitea pentsatu dut. Hona hemen zer dioten:
–Nork hartzen duzue parte agerketa honetan?
–Aleman Amundarain, Mª Jesus Mendez eta Joxe Mari Telleria marrazkilariek (Pintoreek), Joxe Martin Garcia argazkilariak eta Joxe Ramon Apalategi «Txillo» irudigileak.
–Agerketa honen bidez, zer lortu nahi duzue?
-Bi helburu bereizio behar dira. Bata berehalakoa; gure herriarengan kezka estetikoak sortu eta orain arte izan dituen egitura teknologikoen loturetatik askatuaz, bere sortzeko ahalmena esnatu. Bigarrena geroari begira. Oraingo pizkarri hauen bidez kritikarako ahalmena sortu, beronek arte iritzia guztiz osatzera bultza dezan.
–Zenbateraino da euskaldun agerketa hau eta bere egileak?
–Egileok, Euskalerriak gaur dituen arazoekin eta kezkekin bat gagozen neurrian da euskaldun agerketa hau.
–Nolaz batu zarete, mota ezberdinetakoak?
–Uste gabean. Ederti aldetik kezka berdintsuak ditugunez. erakusketa guztion artean osatzea erabaki dugu.
–Zer eskaini nahi diozute Euskalerriari eta bere jakintzari agerketa honen bidez?
–Gure ustez, lehenago erantzunda dago eta zuk diozun "jakintza" hori berriz, egiten ari garelakoan gagoz.
–Ikusleeri, zer eskatuko zenieteke?
–Orain arteko irudi, uste, molde, neur-maila eta abarretatik aska dedila. Hauek mugatzen bai diote bere kritika eta gizatasun ahalmenak, igarotako molde batzuen barruan eutsirik.
–Ederti mugimendurik nabaitzen ahal da Goierrin?
–Mugimendua nabari da, nahiz eta sortu berria izan.
–Zer eratakoa?
–Mugimendu bakartia esango genuke eta bakartia denez, oso mugatua.
–Jendea nola aurkitzen duzue, sortu leizken edertilariei erantzuteko?
–Gure ustetan, jendeak eraindik ez du bereganatu arazo hau.
–Talde bat osatzera heldu ahal zindezkete?
–Taldea gure osaketarako beharrezkoa dela badakusgu bai, baina, norbere lana mugatu gabe.
–Zer helburu dituzute taldean eta banaka?
–Bakoitzaren helburuak eta taldearenak kideko dira eta lehen esan dugunez, taldearenak bakoitzarenen osagarri baizik ez dira.
–Oker ez banago, zuetako batzuek ezagunak zarete ederti lanetan. Eskola sortu nahi ahal duzue?
–Galdera hau gure ustez, bere lekutik kanpora dago.
Hauek dira edertilari sail honengandik bildutako iritziak. Zuek irakurleok, bat egon zindezteke ala ez. Berdin da. Hauek horrela pentsatzen dute eta lerro hauek, iritzi batzuen agerketa besterik ez dira. Hala ere eta heurak dioten bezala, ba dago premia gure ederti iritziak garbitzen eta edertilariei beste edozein ekintza eta lanetakoei hainbat garrantzia ematen. Alde honetatik, Zumarragako erakusketa pauso bat aurrera emateko izan dedila. Nik horrela opa dizuet.
MURUMENDI
Joxe Mari Telleria - Margolaria -
Mª Jesus Mendez - Margolaria -
Joxe Ramon Apalategi - Irudigilea -
Joxe Martin Garcia Garmendia - Argazkilaria -
Aleman Amundarain - Margolaria -
9
GaiezKulturaArteaPinturaErakusketak
EgileezMURUMENDI1Kultura