argia.eus
INPRIMATU
Joxe Migel Louvelli
1970ko uztailaren 19a
Joxe Migel Louvelli elkarrizketa
Joxe Migel Louvelli
Joxe Migelek umore ona du. Bere lagunek beti txisteak egiten ari dala diote. Eta Anoetara Joxe Migel arkitzera joaten bazerate, ez galdetu bere abizenaz. Bere lagun onenek eta kiroltzaleek beste izen batez ezagutzen dute: "Karioko" Joxe Migeli ez zaio batere ajolarik, eta ezta emen izen ori jartzea ere.
–Bai, bai, jarri zazu nai dezuna.
Orain dala bi aste Joxe Migelek Gipuzkoako 110 metro balla barruan marka onena egin zuen: 15 s. 4/10 tan. Orain klub txapelketarako preparatzen ari da, Madilera joan baiño lehen. Kirol barruan mailla ontaraiño iristeko Joxe Migelek larri aldi gogor batetatik igaro da. Berak auxe dio.
–Orain dala sei urte asi mintzan kiroletan, Errenderiako kirol klub barruan. 400 metro balletan gazte maillako recorra izan nuen. Eta gero asi ziren larritasunak: bista galtzen asi nintzan, eta sendagilleek kirola utzi bear nuela esan zidaten. Au gogorra izan zan neretzat.
Joxe Migel, nola asi ziñan berriro kiroletan?
–Ogei eta ogei-ta-bat urterekin ez nuen ezar egin. Bi urte galdu nituen, baiñan soldaduskara joan bearean arkitu nintzanean auxe pentsatu nuen: kirolak jaltzen ba di tuzu, «mili» barruan obeto igaroko dituzu emezortzi illabeteak. Orrek animatu minduen.
Eta orrela gertatu zan. Kapitana ri entrenamentuak jarraitu bear zi tuela, eta orretarako kuarteletik atera bear zuela esanaz, Joxe Migelek besteak baiño "mili" obea igaro zuen. Bukatu ondoren, bista ondo zijoala ikustean, kirolari gogor ekin zion, urte galduak ez nabaitez zitezen.
–Kirolean zer dezu gauza onena?
–Emen ez dugu laguntza eta erraztasun aundirik, eta gure probak iñork ez ditu ikusten. Orduan konpensazio guztia gure barruan aurkitzen degu. Nik nere lana bukatzean onera etortzea maite det. Bar batetan baiño emen izatea naiago det. Emen giro obea degu eta nere lagunak aurkitzen ditut.
Itzauek esatean beste kiroltzale bat inguratu zaigu. Luis Mari del Barrio da, gazte maillan eta 300 metro balla baruan Gipuzkoako record duen 17 urtetako gazte bat. Joxe Migelek eta berak entrenamentuak batera egiten dituzte.
–Joxe Migel, nolakoak dira zure entrenamentuak?
–Egunero egiten ditut. Neguan luzeagoak dira, baiñan udaran pizkorragoak. Astearte eta ostegunetan ballak egiten ditut, eta beste egunetan korriegin eta ejerzizioak bakarrik.
Gure ingurutik korrikalari talde bat izerditan eta arnasa estutan igarotzen da. Pixkabat urrutiago gazte lodi bat pixua botatzen ari da.
–Beroak asten diranean gero ta beranduago egiten ditugu entrenamenduak. Nere preparadorea Altuna jauna da, oso ona nere ustez.
–Joxe Migel, zure afizioak?
–Ez ditut asko. Leenago fubola ikusten nuen, baiñan orain aspertzen asi naiz fubolaz eta nalago ditut balonmano edo rugby ikustea.
Onera iistean, gure atzean, preparadoreak entrenamentuak asi bear dituztela esaten digu, berandu dala-ta. Joxe Migel eta Luis Mariri suerte ona opa ondoren Anoetako jende saiatua utzi degu bakoitzak bere kirol barruan norbait izateko esperantzaz bete-ta.
XABIER ARCELUS
11

GaiezKirolaAtletismoa
PertsonaiazLOUVELLI1
EgileezARCELUS1Kirola