argia.eus
INPRIMATU
Alberto Bolet Orkesta Zuzendaria
2021eko uztailaren 23a
Alberto Bolet orkesta zuzendari kubatarrari elkarrizketa.

Alberto Bolet Orkesta Zuzendaria
Egun gutxi dala, Donostia'n izan genduen Jorje Bolet, kubatar pianista arrigarria. Au izan genun, "Maitasun-ametsa" izeneko pelikularen musika jo zuan artista goienekoa. Pelikula aretan bere garaiko pianisten errege izan zan Lisz'en bizitza ematen zitzaigun. Andik pixka batera, Alberto Bolet, Jorje'ren anaia (ertilari bikaiña au ere), Conserbatorio' ko Orkesta Sinfonika dalakoa zuzentzen ikusi genduen.
Eres-saio onetan Dvorak'en laugarren Sinfonia ta Bonperti, Hanson eta beste ereskiñ sonatuen lanak entzun genituan. Bolet au, ertilari bexin izketalari jator degu, ta oso pozgarri izan zitzaigun berarekin alkarizketa bat sortzea.
–Nun jaioa zera?
–Habana'n.
–Zure ikas-lanak?
–Zazpi urtedun nintzala asi nintzan ikasten, biolin jotzaile ona izatera iritxiaz. Madril'en, Paris'n eta Budapest'en ikas-maillak irabazi nituan. Gero Ipar Ameriketan ikasten jarrai nuan.
–Gerora?
-Madril'era berriro itzuli nintzan, eta boskote ta kuerda-sail batzuetan nere lana erakutsi nuan Madril'en asi nintzan gidatzen, dirijitzen.
-Ta an gelditu al-ziñan Artezkari bezela?
–Ez. Habana'ra itzuli nintzan, eta an maixutu nintzan Artezkari lan ortan. Bi urteren buruan, irureun kontzierto eman nituan. Milla bederatzireun da berrogeita amaikagarren urtean Habana'ko Orkesta-Filarmonikaren Artezkari, direktore, izentatu ninduten.
–Beste lurraldetan ibillia al-zera?
–Munduko orkestarik sonatuenak arteztu izan ditut. Europa'n, Hamburgo, Londres, Sttugart. Suisse Romande, Sajonia ta baste erri batzuetan ibillia naiz. Azkenengo orrekin ibillaldi luzeagoak izan nituan. Orrez gain, sinfoniko-coral eta ballet batzuek ere, gidatu izan ditut. Esate baterako: Marques de Cuevas'en balleta arteztu nuan.
–Zure musikarik gogokoena?
–Atzo jo genduana, ta biar joko deguna: ongi eratutako edozein musika da onena.
–Artezkari onak zer alde on bear ditu?
–Gidaritzan, norberak barruan duana ematea da lanaren giltza. Ta norberak bere baitan duana, norberak bere barruan sentitzen duan bezela jo-arazi egitea da egiteko onen gora-bidea. Entzuleak jaso dezatela gero eres-jotzaileak esan nai izan dietena.
–Euskal-musikari zer iristen diozu?
–Musikarik jatorren eta biozkorrenetakoa da. Ba-dituzue, gaiñera, abesbatz bikaiñak, kantari-talde paregabeak; Donostia'ko Abesbatza bezelakoak. Laguntalde bat naikoa izan oi-dezue, egundoko kantari-sail bikaiña sortzeko. Mutillak zerate abots-ederretan!
–Euskal-musikalaririk ezagutzen aldezu?
–Ba-ditut ezagunak... Usandizaga bera, ain gazterik il izan ez balitza, noraiño iritxi zitekean? Eta Sorozabal, Guridi, Arriaga ta abar... Hannover'en Sorozabal'en Suite Victoriana lenengo aldiz eman nuan; ta Habana'n Sorozabal beraren zazpi kanta, mundu guzian lenengo aldiz ematen ziranak.
–Euskal-fokloreari begira, zer esaten diguzu?
–Ezagutzen ditudanen artean, jatorrenetakoa da. Ala gerta oi-da: edozein foklore aitatzekotan, Euskal - foklorea tartean izendatu bear izaten dute. Zortzikoak dirala, dantza gizakoiak dirala, foklorerik goienekoena sortua dezue...
Onela erantzun digu Alberto Bolet'ek. Ta guk aren esanetan, ereslari ezpala ikusi degu. Eldu-eldu egindako artista bikaiña ta izketalari atsegiña. Eskerrik asko, Alberto ta maiz etorri gure artera.
4

GaiezKulturaMusikaMusika klasOrkestrakuzendariak
PertsonaiazBOLET1