Miguel Olazagarre Zubillagak, Kaputxinoari Elkarrizketa
Euskera Batua (V)
Intza.R Damaso, Mixiolaria
Oraingo hontan Iruñera joan naiz. Larogeitik gorakada polita daramaki sorbaldan Aita Intzak, eta anka bat alperrari emanik ba dauka ere, tente dago oraindik. Intzen, Nafarroan, jaiotako Migel Olazagarre Zubillagak, Intza-r Damasoren izena artu eta Iruñeko Extramurosko Kaputxinoetan egin zituan teologiaz gerozko ikastaro guziak.
Eta Extramurosen dago oraindik.
Baiñan etenkada luze bat izan du tartean.
Gerra aurretik ementxe ari zan (berrogeitik gora zituala) Irugarrengo Prantziskotarra euskeraz egiten (6000 ale garai hartan!) eta aldizkari honek arrera ona izan zuala, bai, eta bere "lagun aundi" Aita Buenabentura Oyeregiarrari bururatu zitzaion aldizkari aunditxoagoa ateratzea; hau etorri zitzaioten (zerutik-edo) burura, eta Aita Intza eta biak sortu zuten orain irakurleak eskuetan daukan Zeruko Argia, honetaz gaiñera. Aita Donosti eta Elduainek lagunduta ateratzen zuten illero, elizetan zabaltzeko eresi-orri bat, letra eta guzti.
Ogeitamaseian Txilera bialdu zuten; zergatik izan zen ez nion galdetu ere egin.
Txilen egin ditu Aita Intzak orair dala bi urte artekoak (ogeitamabi urte luze) mixioetan; ankak an, burua eta biotza emen: Txiletik bial duak ditu ZA-ra eta Euskera aldizkariara lanak, batez ere Azkuek jaso gabe utzi zituan itz batzuen zerrenda batzuk. Orrela, bi puska eginda, bizitzea ez da lan erraza; neronek ikasia dut hau.
Etorri berria dugu, beraz.
Euskerak gizon honeri bere bi ziz zor dio, bi izan balitu; iru, iru, gizonak ekin du gehiago eman.
Alere (eta berari baiño min gehiago eman didala uste dut) Arantzazuko batzarretan bere itza (Euskaltzain baten itza gaiñera) esan nahi izan zuanean, gazte ausarti batek eten omen zion. Zerbaitxo bat gehiago esan nahi nuan nik emen, egokiera hontan; ez nau Aita Intzak utzi. Begiak bizar ohoragarri hoietaraiño jeixten dituan gure erriko gizon on honek aixa ahaztutzen ditu irainak.
Eta obe; indarra ortxe du.
Betiko galderarekin asi nintzaion Aita Intzari: orain artean esan dakoaz zer zion.
–H honetaz uste gabean arrapatu ninduan Arantzazuko billerak –esan zidan– (etorri berria zan). Baiñan ordutik onuntza ez dut aldatu nere iritzirik. Batasuna, iñork baiño gehiago nahi nuke nik alde bateko eta besteko euskeldunen artean, eta guztiok bat egiñik izkuntzaren alde lan egitea; baiñan h hori erabiltzeko zaletasuna kaltegarri izango ote genduan iruditu zitzaidan. Ainbeste eta ainbeste eun urtez h hori gabe ibiliak baikera alderdi hontan, eta emengo idazkera, erriak guztiz artua dauka. Erriak ez du gaurko idazkera hau bat batean artu. Euskaltzaindiak sortarazia izan zan, eta gure errian ederki sartua dagoalako, irakurle gehienak (guziak ez ba dira ere) gure aldean hortara bakarrik oituak gaudelako, gure aldeko euskera zaletasunerako kaltegarri izango zala iruditu zitzaidan. Eta ez hau bakarrik: honek zaildu eta nekeztu egingo zuala: bai gure euskeraren ikastaroa, bai euskeraren irakaskintza ere.
–Aita Intza: esan berria du batasun hau beorrek ere nahi duala. Batasuneko euskera ez da gure aldekoa, alde hontako euskera bakarrik, neurriz eta danok, auzkoak eta emengoak, euskelki guzietakoek egin ahal izan behar dugun erdi-bide bat baizik. Beorrek nik baiño obeto daki mugaz auzkoak gu bezain euskaidunak dirala...
–...Zuaz itz egin akidazu, mesedez –eskatu ziran, apaltasunez, Aita Intzak.
Nik ez nuan behartu nahi izandu, eta jarraltu nion: –Ba dakizu, eta nik baiño obeto, beste aldeko gazteak batez ere, gaur gure izkuntza berpiztu nahiean dabiltzala; hontaz besterik ez bada ere, anaia hoiek oso maiteak zaizkigu, gutxi badira, maiteago; beraz, bein Sabinek (eta ain ondo) jarri zizkigun tx, tz eta beste idaz-bide asko onartu berriak dituztela ikusiaz guk ere berek duten zerbait artu behar gendukeala diote (batasunaz ari gerala oroi gaitezen beti); eta bide hontan jarri zala Euskaltzaindia. Euskaltzaindiak ez zion Mitxelena jaunari agindua arinki eman; Mitxelena bera, bertan ez zan Euskaltzaindiko batzar batean aukeratua izan zan, eta eskabidea hauxe: ia berak eta batzordeak batasunerako zer bide arkitzen zuten. Gauzak pulamentuz egiñak izan dira. Orduan, orain uste ahal duzu aukera hori ez zala ondo egiña egon batzordeak erabaki eta Arantzazun agertutakoa ez zala egokia izan eta, azkenik, uste ahal duzu Euskaltzain nagusiak izenpetu zenduten (zu ere holen artean) agiria erdi-bide antzeko: ondo ikusiko lukeala hori ez zala jatorki, zuzen, artua izan? ;edo, eta, oraindik besteren bati egin behar ziotela eskabide hori orduan, edo oraindik beste jakintsu bati eskatu behar liokeala Euskaltzaindiak berriro?
esan zidan Aita Intzak astiro eta
–Euskaltzaindiak garai artan– itzak ondo neurtuz (grabatuta daude, nik orain arte egindako elkarizketa guziak bezala) bere iritziz eta usterik onenean artuko zuan erabaki hori, baiñan Mitxelenak eta aren laguntzaille aurreneko bezela agertu zan Aita Villasante, biak billera artan erakutsi ziguten h honen auzia erabakitzekoan bi oiñarri artuko zirala kontuan: aintzintasuna eta tradizioa. Biak kontuan artu nituan nik, eta hontaz argitasun gehiena billatzen saiatu naiz. Argitasuna nahi dutalako; eta ez nere iritziarekin nagusi ateratzeagaitik, baizik egia guzien gaiñetik, dan bezela, zabaldu dedin; hontan lana egin dut ugari, eta argiak arkitu ditut, zerbait baiño gehixeago, eta Euskaltzaindiari bialia dut nere lana.
–Ez nuan oraindik honelako esan eragillegorik entzuteko erarik izan; danak zerbaiten aurka arkitu ditut, iñorrek ez du oraindik beste aukera bat ukatuaren aurrean jarri. Bejondeizula. Lan horren kopi bat bazendu, pozik erakutsiko nituzke ementxe zure puntuak, eta bide batez bideak argitzen joango giñake –eskatu nion– egokiera ona dugu hau zure asmoak zabaltzeko.
–Bai, baiñan ez dut kopirik gorde –esan zidan.
–Nik beste gauza bat galdetu nahi dizut. Zu nafarra zera; ez zera muga izun hortatik urrutikoa, norbaitek h honen aditzea eta eroapenik izan ahal ba du, zu zera hau: honegatik kezketzen nau gehien zure jarrerak; h hau gure izkuntzan sartzeko asmoak alako nahi-eza sortzen dizu. Aitatu dugu zalitasuna lehen; emen, Nafarroan ere, zailla litzake, beraz, h hau sartzea.
–Hemen ere ba dugu zerbait. Napar goian izan ahal dugu; h-ren ordez k egiten zuten zenbaitetan Erronkarin eta Zaraitzun; eta ibar hoietatik bera Iruña alderaiño edo berago, berriz, g esaten zuten; adi-bidez: gau, gori, gura, edo kau, kori, kura; baiñan letra arteko h-rik ez dugu izan eta ez da ageri iñon.
–Mitxelena jaunaren teoriari, eta bere batasun-sistimari arrazoi ematen ari zera oraintxe-esan nion.
–Nola?
–Batasunan egiteko dugun behar bat aitatu dugu oraintsu: anaia batzuk erabiltzen dutenei amore pixka bat ematekoa; baiñan hau ez da gure eta berenganako grazia utsa bezela eskeiñia izan, batasun zabalagoaren behar bat bezela sumatu dutelako baizik. Hontan aritu diran Euskaltzaiñek ikusi duten oztopoa (eta aundienetakoa nonbait) hauxe da: euskalki batzuetan eta itz beretan (1, k, g) erabiltzen dirala asteretan eta tartean ere bai; zuk oraintxe aitatu dituzun demostratiboetan, asieretan: gau, kau, gori, kori; emen, g eta k hoien ordez aukeratua da h hau: hau, hori; alegia: soiñurik ez duan letra batek errazago berdinduko lituzkela gureak, danonak, diran itz hoiek.
–Ederki –esan zidan Aita Intzak– Hori entzun nuan lenagotik, eta kontuan artua neukan, baiño ikusia dut Eusko-lrakustzaren aldizkingi aundian Urkixo jaunak argitaratzen zuan RlEV-an Uhlembeck jaunak honetaz ziona: bakanetan besterik ez dala noski asieratik h hau sartzen; k-tik hi, ki beharrean; kabi-tik habi. Eta honela: g, n, r, l eta abar; h horrenik ez dala España-aldeko euskaldunetan frantzi aldeko euskaldunak, beren eleketan alako as-ots bat, gutxiago edo gutxiago mintzan nabari dana dauketelako gehienetan. Orduan, jakintsu honen ustez lendabizi genituan letra holei beraxtasun zerbait emateko sartua dala h hori.
–Orduan Mitxelenak Euskaltzaindiarentzat egin zuana (eta hau oraintxe ikusten dut) erriaren jarrai-bide bezala egiña izan da; edo ez ahal zaizu alaxe iruditzen?
–Bai, baiñan lendabizian euskeran 1, g eta k erabiltzen ziran; honek esan nahi du tradizioa. Lehengo tradizioa alegia, letra hoiek zirala, eta gero bakarrik etorritako h honen aurrekoak. Orduan nik uste h hau ez baiño beste gure aldeko g, 1, k hoiek dirala jetorrak, eta ez genituzkela alde batera utzi behar ondoren bakartik sartu dan h honengatik.
–la elkar ulertzen dugun, Aita Intza: zurekin konforme nauzu 1, 9 eta k asiera batzuetan eta bokal tarte batzuetan zaharragoak dirala; eta h gero, eta erriak berak leta hau ere noiabait tradizioa da) eta izkuntza biguntzeko ekarria izan da. Batasuna Ibatasana egitaz nahi badugu) erin dugu iru letra hoiek erabiliz egin; irutasuna dugu hori. Norbaitek erabaki behar eta nik uste Euskaltzaindiak behar du Euskalerrian bere izkuntzaren bidea ebaki eta erakutsi (edo errekomendatu edo ondo ikusi nai dan estal-itza!) eta zuzentasun honen errespetoz bide hau artu dugunok ain gaizki, horrelako pekatua, egin ahal dugu ba? –galdetu nion Aita Intzari.
–Euskaltzaindiaren erabakia guziok lotuz emana izan balitz–esan zidan berak– orduan artua izango zan erabakia, jakiña; batzuk isilik gelditu behar izan genduan, lendik emandako gure iritziak azken orduan agertu gabe, ez giñalako baizik gutxi horren alde geundenak.
–Zergatik ziñeten gutxi? –galdetu nion.
–Ez ziralako danak joan, edo...
–Ez dakit urrinde hoiek noren bizkarrera bota behar diran, izkuntzak eta Euskaltzaindiak ezarri behar lieteke errua dutenei, eta nola nahi, Euskaltzaindiaren agiriak bere gain artu ditu uts hoiek ere; artu behar izandu zituan, noski.
Zer geratzen zaigu euskeraren batasuna Euskaltzaindiaren bidez billa gabiltzanoi? Agiri hau bakarbakerrik, eta h-rekin idetzia. Batetik, ikusten duzu emen ba diraia Lekuona eta zerorrez gaiñera beste h-zale ez ziran bat baiño gehiago; danak izenpetu zenduten h hau ondo ikusia izango litzakealaren agiria, eta (nere ustez) Euskaltzaindi ko agirien artean lehengo aldiz h-rekin idatzia. Uste ahal duzu, Euskaltzaindiak honela, errekomendatu eta erakutsitako bidea artzearekin pekatu egin dugula?
–Zuk eta beste askok bide hori artzeak ez nau batere arritu–esan zidan leialki Aita Inizak–bestalde, iruditu zait Euskaltzaindiaganako erakusten duzuten begiramenaz egiña izan dala; baiñan Euskaltzaindiak hori ez zuan erabat erabaki, baizik ondo ikusiko lukeala.
–Egia da, agindua ez da –esan nion– baiñan zuk badakizu ondo aski gure errian gaur gure arazoak zuzentzeko bururik aukeratzerik (emen, errian, beintzat, institutzio bezela) ez dugula, eta dugun pittin hau Euskaltzaindia dugula; ala, anarkiak jota dagon euskal giro hau ikusita nahi eta nahi ez Euskaltzaindiaren errekomendazio (edo dena dela) artu beharrean gera. Biar Euskaltzaindiak buruz eta argiz eta garbitasunez, zuzentasunez, dagokion bezela. beste erabaki bat artzen ba du, ni izango naiz bere legera makurtuko danetako lehenengostakoa.
–Epea behar dugu honetarako ere, Ugalde.
–Beraz zuk –Aita Intza–h honeri, eta honela begiratuta, ez ahal diozu, egitaz, batere arrazoirik ikusten?
–H hau guk ez dugu izan: ezin dut, napar bezela ukatu Saraitzun arkitu nintzala lendabizikoz h-ren ordezko k-rekin Antxe oartu nintzan h-ren ordez zerabilkitela. Baiño ez beste aldean darabiltzen itz guzietan (eta askoz ere gutxiago); itz batzuen aurretik: kau, kori, kura, au, ori, ura, bearrean. Era berean zarabiltzen Erronkarin. Itz tartean zerabiltenik ez nintzan oartu. Eskuz idatzitako liburu (Ondarribiko konbentuan dugun batean) ikusi dut: gau, gori, gura, garen dakazkila, au, ori, ura-ren ordez. Ni ez naiz osotara h-ren etsai, ez, gure mintzoan bi gauza esan nahi dituzten zenbait itzetarako ondo letorteke; esate baterako: biak eta bihiak, mia eta mibla; bihia Baztanen azia dalako eta gipuzkoko mia, Baztan berean mihia, mingaña dalako. Nahasketa sortu lezaketen itzetaraRo gutxienez ongi letorkela nago. Euskera argitaratzeko bidali nuan lana ikusi ondorean, alde batekoak eta bostekoak onez-onean erabakitzen dutenera nago eta egongo. Euskaltzaindiak lehen baiño lehen gauzak garbitzea bai beharrezkoa deritzaidalako.
–Egia esateko –neretik eman nion–, eta elkar-izketa hoietan esan izan dudan bezala, ni ez naiz h gehiegiren aldekoa; batasunak bere neurriak behar ditu.
–Nik ere –esan zidan Aita Intzak bukatzeko– neurriz sartu behar dala uste dut, eta gaurkoan beintzat nahasketa aundia sortu duala idezleen artean eta asko Idatziko luketenak ez dute idatziko non eta nola sartu ez dakitelako naiz euskaltzaindiak eman zihan legetxoak emanik egin.
UGALDE-TAR MARTIN
12
GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
GaiezHizkuntzaEuskaraEuskara bat
PertsonaiazOLAZAGARRE1
EgileezUGALDE2Hizkuntza