"Juventudes Parroquiales" taldeko gazte batzuei elkarrizketa
Gaztediaren Burruka
Gaztedia. Zenbat hitz egin dan gai honetaz, eta zenbat horri bete diran eztabaida luzean. Edozein herri-aldetan, nun-nahi, aho guztietan erabilitako gaia: ikasleak dirala, hippiak dirala.. Gauz hoietaz gehiegi arduratu gabe bizi diranak galdezka jartzen zaizkigu: Zer gertatzen zaio gaztediari? Zer du nahi? Nora dijoa? Eta gaztedi honen geroari kezkati begira jartzen dira. Batzuek diote: Aundi egindakoan ezingo dute erresponsabilidaderik hartu; jokoa ta dema da hoien ardura bakarra.
Egia esan, problema aundiegia ta zabalegia da guk geure txokotik soluzio bat eman ahal izateko. Baina, dana dala, zerbait nahi degu egin. Herri gehienak dute bere gazte-taldeak, elburu desberdiñetarako asmatuak, baina gazte hoien kezka bikain bat adierazten digute guztiak: bizi diran mundua obeagotzeko ta ederragotzeko gogoa. Bergana-n "Juventudes Parroquiales" degu, lau urte dirala eratua; eta gaur bertako gazte batzuekin hitz egitera joan gera.
–Asteko, zuen iritzia nahi genduke jakin gaztediaren problemen gain.
–Gure iritziz, problema hoiek bi eratakoak dira. Batzuek, gaztediak beti izan ditunak: jolasak, neska mutilen har-emanak, etab. Betikoak dira, adinak berak dakarren problemak. Beraz, beti iraungo dute. Balitzake ordea problema hau gaur egunean biziagoa izatea, eta hori gaurko gizarteak jolasaren bidez gaztedia itsutu nahi dulako, beste kezka guztiak ahaztu araziz.
Beste era bateko problemak gizartearekikoak, kultura aldekoak, erligioso aldekoak dira; "gaztediaren matxinada" erakarri dutenak. Hauek ez dira gaztediarenak bakarrik, baizik eta gaurko gizarte guztiarenak: gazte eta nagusi. Gertatu dana, gaztedia izan dala lehen oihua bota duna, bere betiko egizaletasuna jatorra agertu araziz. Nagusiagoak, errezera eginaz edo beren interesengaitik, ez dute ezer jakin nabi izan, eta hara hor zergaitik esan ohi dan gaztediaren problemak dirala, berez zabalagoak izanik.
–Eta Bergara-n, zer da "Juventudes Parroquiales"-ek egina problema hoien gain?
–Gaztediaren har-emanetarako, hor degu bil-toki egoki bat, ia lau urte dirala eraikitakoa. Jolas aldetik ere lan egin da, bai alkarte barrurako ta bai herri guztirentzako jai-aldi ta dantza-aldiekin Kultura aldetik egin dan lana, gehien ere Euskal Kulturari begira egin da. Baina ez degu emen ekintza bakoitzaren banaketa egingo, hau ez bai-degu uste hizketaldi honen helburua danik.
–Hala da. Ta baste alde batetik, zer asmo dezute aurrerako?
–Lehen, gure biltokia egokitu, bertan obekiago alkar ezagutu ahal izateko. Hortarako badaukagu zerbait pentsatua, eta laister asiko gera lanean. Kultura aldetik berriz, gaztediaren artean azterketa bat, enkuesta bat egingo degu, bere iritziak obekiago ezagutzeko. eta honela jakin nundik nora ibili. Alkarteko Kultura-taldea arduratuko da honetaz. Belaxe, bazkide berri bila hasiko gera, azkenego urtetan zerbait gutxiagotu bai-zaizkigu, eta honela ez dezakegu gure asmoak aurrera eraman
Gure gogoa. Alkerte hau Bergara-ko gaztedi auztiaren ordezkari bi Urrut.: 7613 23 kaina izatera irixtea da. Danok alkarturik lan egiteak onura ta aurrerapen asko ekarriko ditu gaztediarentzat eta Bergara guztiarentzat.
–Diru aldetik, zer moduz konpontzen zerate?
–Igaro degun estu-aldia gogorra izan da, eta denbora asko galdu arazi digu. Baina orain itxaropen aundiagoarekin begiratzen degu aurrera, aldi txar hori jastzen ari bai-gera.
–Nola moldatu zerate hortarako?
–Gaztediak gogo beroz lagundu digu. Baita Udal-etxearen eta herriko Aurrezki-kutxen laguntza ere izan degu. Zoritxarrez, diru aldetik ez degu beste laguntzarik izan, bai ordea oztopo batzuek.
–Ezer gehiago esan nahi al dezutel
–Aurretik esandakoa. Alkar-hizketa honekin bazkide berrien kanpaña hasi nahi genduke. Bergara-ko gazte guztiak deitzen ditugu gure alkartean sartu ditezen. Gure gazte kemenarekin, denonarekin, bizi geran mundua (Bergara alegia) obeagotu nahi degu; gure iritziz, biarko Bergara gaurko "Juventudes Parroquiales"ek moldatu dezake ta.
Hontan amaitzen degu gure alkar-hizketa. Bidean pentsatzen jarri naiz hauek izango dirala Bergara obe baten oin-harriak. Matxin-zale dira, biurriak noski, baina eurori entzunda gero, pentsatu ahal dezakegu biarko erresponsabilidaderik ezingo dutela eraman? Burrukan hasi dira, burruka prestu ta jator batean. Guk iritxi ezin izan degun gizarte zuzen hori nahi dute. Gazte dira oraindik: norberekeriaren eta errexkeriaren pekatutik libre dauzkate bihotzak. Ez al diegu gure laguntza eskeiniko, eurontzat lortu dezaten guretzat ezin izan deguna? Ajola gabean, ardura gabean iraungo al degu; edo okerrago dana, oztopoak jartzen?
11
GaiezGizarteaAdin sektorGazteriaMugimenduak
GaiezGizarteaAdin sektorGazteriaArazoak