argia.eus
INPRIMATU
Kontxita Laso, Gipuzkoar Neska Txapelduna
1970ko apirilaren 19a
Kontxita Laso, gipuzkoako pixu botatzaile txapeldunari elkarrizketa

Pizu Botazea
Kontxita Laso, Gipuzkoar Neska Txapelduna
Orain dala bi igande izan zan. Donostiar neska batek, lau kilotako bola bat artu eta 11,82 metrotaraiño bota zuen Kontxitaren aurpegian poztasuna eta irriparra batean ageri ziran: gipuzkoako txapeldunaren poza.
Baiñan marka ontara iristeko Kontxitak jarraitu duen bideak zazpi urte ditu. Ez da izan ez labur eta, askotan, ez erraza. Kontxitaren leengo marka 11,56 metrotan zegoen. Denbora luzean Kontxitaren muga izan da. Eta onen aurka neska altu onek entrenamentuak jarraitu zituen, euritan eta eguzkitan. Azkenean, orain dala egun batzuek, saria iritxi zan.
–Nola izan zan ori, Kontxita?
–Egun guzietan bezela bola botatzen izandu nintzan eta, bein batean, ez dakit nola, iñoiz baiño urrutirago bota nuen. Kiroletan ola gertatzen zaizkigu gauzak, beiñere ez dakigu noiz iritxiko degun guk nai ditugun markak. Egun batean beti bezela joan, eta gauean txapeldun biurtzen zera etxera.
–Zer egin bear da ortarako?
–Gure kirola egun batez ere ez utzi. Ori atzera joatea bezela da. Nere lan orduengatik, joan zan urtean entrenamentuak pixkabat utzi nituen, eta aurten berriz marka onak egitea zailla izan da neretzat.
Kontxitakin elkar-izketa erraz irtetzen da. Ogeitabost urteko neska atsegin onek goizetan masaje etxe batean lan egiten du, eta atsaldetan gimnasia klaseak erakusten ditu. Eta lana bukatzean, Club Atlético S. S. edo Anoetan, bere kirolakin aurrera jarraitzen du.
–Benetako emakume izatea eta indar kirolak egitea, ez aal dira bata bestearen aurka ?
–Ez. Bestela kirola alde batera utziko nuen. Neretzat kirol urte auek onak izan dira. Badakit jende batzuek nere kirolaren aurka daudela. Atletismo Federazioak kirol au neskeri debekatu nai zan die, ez dal emakumeen kirola diote. Baiñan nere emakume izateari ez dio kalterik egin.
–Emakume osoa zerala dudarik gabe nere aurrean ikusten det, baiñan, au ere esan bear da, Kontxita, munduko neska txapeldun batzuek... morrosko galantak dirudite.
–Bai, badakit. Baiñan ori gutxitzen dijoa. Ikusi danez Mexiko Olinpiadetan emakume geienak oso fiñak ziran. Nere ustez leenago emakumea,k teknika gutxi izatean, sasoidunak izan bear zuten, baiñan teknika obea izatean gauzak aldatu dira.
Itz auek laburtzean, benetako emakumea beti emakume izan litekeela ikusten degu.
-Beste kirolen bat egiten aal dezu?
- Bai disko botatzea gustatzen zait. Eleganteagoa da.
Pisu eta diskoa botatzea ez aal da berdintsu?
–Ez. Diskoa botatzeko zango eta gorputz ariñagoak izan bear dira, bueltak bizkor emateko. Pisua botatzeko gorputza geiago indartu bear da, eta oiñetatik eskuetara teknikaren mugitasunak perfet izan bear dute. Baliteke neri pizkortasun pixkat faltatzea.
–Zer poztasun eman dizkizu zure kirolak?
–Medaila bakoitza poztasun bat da, eta dozena batzuk ditut. Baiñan poztasun aundienak markak dira. Orain dala bi urte Espaiñiko recorra autsi nuen, baiñan orain neska katalan batek oso goian, 13,12 metrotan utzi du.
-Penak izan aal dituzu zure kirolan?
–Aundiena txapelketa batetan gertatu zitzaidan. Bola 11,65 metrotara bota ondoren, nere poztasun erdian, ez zuela balio esan zidaten, lau kilotako bolak... Lau gramo gutxigo pisatzen zuelako. Geroztik, bota baiño leen, bola guztiak pisatzen ditut.
–Zure etxean zer diote zure afizio kontuz?
–Danok konforme daude, eta nere aita oso pozik jartzen da nere markekin.
–Zure kirolaz aparte, zer gustatzen zaizu ?
–Nere lagunekin dantza egitera eta afaltzera joatea.
–Ez aal dezu janariekin kontuz ibili bear ?
–Bai, baliteke. Baiñan batzutan ortaz "aaztutzea" ez da pekatu aundia.
Noski ezetz! Ortarako zera euskaldun txapeldun bat. Eta badakizu: euskaldun batek ez dio beiñere maai on bati despreziorik egiten.
XABIER ARCELUS
10



GaiezKirolaAtletismoa
PertsonaiazLASO1
EgileezARCELUS1Kirola