argia.eus
INPRIMATU
André L. Dardy kazetariari elkarrizketa
1970ko apirilaren 12a
André L. Dardy kazetariari elkarrizketa

«NOR-NUN» liburu azaldu berriaren egillea dan André L. Dardy periodista euskaldunarekin elkar-izketa labur bat egin degu. Bai, naiz Parisko «Le Figaro» egunkari famatuko langille izan, euskalduna da. Bokale-n, Ipar Euskalerrian, jaioa.
–Zer da «NUN-NOR» galdetzen diogu.
–Mundu guzian zabalduak bizi diran euskaldunen urtekaria. Lur zabalean ba gera sei bat milloi biztanle euskal-odolekoak. Auetatik asko dira kargu aundiak euren eskuetan dauzkatenak ere. Eta, zer esanik ez izen gutxiagokoak ere bai. Nere asmoa euren izenak bi liburutan azaltzea da, bi urtetatik bi urtetara.
–Nola bururatu zitzaizun lan au egitea?
–Dirala 7 urte «Annuaire Mondial des Corses» ikusi nuan eta euskaldunontzat erabat egokia iruditu zitzaidan. Denbora puska bat ere pasatzen utzi nuan beste norbaitek egingo zualakoan, baiñan orain iru urte dirala, lanean asi nintzan. Lagun askori galdetu nien iritzia eta danak, gauza ederra litzakela... eta aurrera eramatea pentsatu nuan.
- Orain arte zer egin dezu?
- Or dago leendabiziko liburua. Ipar-Euskalerriko euskaldunen berri ematen duana. Salgai dago: Ikus zazu.
–Egiazko lan-tresna iruditu zaigu. Euskaldunen izen, abizen, zuzenbide, lan-bide, zer bizitza daramaten, sarritan argazkia ta guzti . Benetan «NOR-NUN»ek munduan zear diran euskaldunen berri jakin-arazten du.
–Esan bezela, leen liburu onek, Ipar-aldeko euskaldunen zerrenda dakarki. Orain bigarrenakin astekoa naiz, au da, Ego-aldeko euskaldunekin. Ain zuzen, "Zeruko Argia"n agertu nai nuke nere eskea: Bakoitzak norberaren izen-abizenak eta beste xeetasun batzuek, lerro auen azpian galdetzen diran bezela, bialtzeko nai izan ezkero. Eta gaiñera, emen sortutako jende euskaldunak, naiz kanpoan bizi izan! biali ditzatela ezagutzen dituztenen, argibide batzuek, eskatzen dan bezela. Danon artean osatu genezake-ta, euskaldun-zerrenda eder au.
–Noiz irtengo dela kalera uste dezu?
–Ego-aldekoa, 1971 garrenean. Ala, bi urtez bein azalduko da bakoitza: Au da, Ipar-aldekoa aurten, 1972 garrenean, 1974 garrenean... Ego-aldekoa 1971 gn, 1973 gn eta abar.
Bukatzeko, esan dezagun «NOR-NUN» liburuak ez dakarkia euskaldunen izen zerrenda utsa, Euskalerriko berri nabarmenenak ere bai, ain zuzen. Ara aurki bideak zer dion:
–Eskual-Herria.
–Eskual-Jendea.
–Eskualdunen seme aipatuak.
–Ixtoria.
–Eskual-herriko bizibideak.
–Euskeraren zertzelada berezi bat.
–Eskualtzaindia.
–Berri-zabalkundea.
–Euskal-izenak.
–Pilota.
–Ipar-aldeko probintziaren berri.
Liburu eder au osatzeko gure laguntza eskatzen digu egilleak. Errezena ola egitea: Moztu azpian datorren zatia, bete eta biali or jartzen duan zuzenbidera.
J.
6

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakBesteak
GaiezKomunikabidKazetariak
PertsonaiazDARDY1