argia.eus
INPRIMATU
JAIME PIDAL, Gipuzkoar Tenis Jokalariarik Onena
1970ko otsailaren 22a
JAIME PIDAL, Gipuzkoar Tenis Jokalariarik Onena
Tenisak aberatsen kirola izatea utzi nai du.
Orain arte tenis kirola Donostian ez zegoela oso ondo ikusia esango nuke Aberats neska-mutillaren kirol garesti bat bezela ikusten zan. Eta baliteke jende askok ori oraindik pentsatzea. Gaur gure aurrean Jaime Pidal, tenis jokalari on bat degu Soldaduska egiten dagoen ogeitabost urteko gazte bat da
–Aizu, Jaime: jende askok dionez, tenis aberatsen kirola da.
–Bai, orain arte orrela izan da, eta "goien" zegoen jendeak tenis bere kirol nagusia bezela artzen zuen. Eta oraindik badira tenis aberats-kirola bezela gordetzea nai dutenak.
Ori tontakeri aundi bat iruditzen zait, eta baita nere kiroltzale laguneri ere. Orren aurka gaude eta tenis guztien kirol bat biurtu nai degu.
–Ortarako zer egiten ari zerate?
–Joan dan urtetik tenis-ikastola bat degu. Ikaskizunak debalde ematen ditugu eta Tenis- Kluben pista estalian dira. Eskeintza au Donostiako kolegio guzietan egin genuen, nai zuten mutil guztiak etorri dedintzat.
–Mutil eta neska pilla joango zan, noski...
–Ez Arrigarria da, baiña oso gutxi etorri zan. Orain ogeitamar mutil eta ogei neska bakarrik ditugu gure klaseetan
–Zergatik izando da?
–Bene-benetan ez dakigu. Bartzelonan tenis ikastera neska eta mutil talde ederrak joaten dira. Baliteke Euskalerrian pelota kirolak tenis-ari jende asko kentzea. Kolegio eta erri guzietan pelota kirolak indar aundia du, eta or tenis sartzea oso zailla da.
–Pelota eta tenis ezin aal dira aldi berean jokatu?
–Ez. Tenis eta pelota-pala kirolak oso desberdiñak dira, eta kiroltzale batek ezin dezake bietan jokatu. Pelota-palan golpeak gogor eman bear dituzu, besoa gorputz inguruan eukiaz, Tenisen ordea golpeak gorputzetik urrutiago egiten dira, eta ori indarra ongi neurtuaz
-Orduan bi kirolaren artean aukeratu bear da. Pentsa zazu orain mutil batek tenis aukeratu duela. Ederki. Baiñan dirurik ez balin badauka, ezin dezake joka Raketa oso garestia da.
–Ortan degu problema aundia. Raketa on batek bimilla pezta inguruan balio ditu, eta barrengo sarea lasaitzean ondo jartzea, bosteun pezta inguruan. Onen aurka guk ezin degu ezer egin. Gure ikastolara etortzen diran gazteei raketa eta bear diran gauzak uzten dizkiegu, eta tenis jokatzeko onak baldin badira, gure laguntza guztia arkitzen dute. Geienek ez dakitena au da: Tenis Klub barruan bi tenis-pista munizipal ditugula, eta edozeiñek ezer pagatu bear gabe antxe jokatu litekeala.
–Ederki, Jaime. Orain itzegin zazu zutaz. Etxean ogeitamar kopa izatea zerbait esan nai du.
–Lotsa piskat ematen dit neregain itzegitea. Amar urte nituela tenis jokatzen asi nintzan... eta orain arte. Bi aldiz, 1962 ta 1969'an "Diario Vasco"k dionez tenis barruan gipuzkoar onena izan naiz. Aal dedan txapelketa guzietan sartzen naiz, eta aal dedan guzia egiten det. Orain bigarren kategori edo maillara igaro nai det. Eta gero leenengora. Baiñan oso zailla da. Leenengo maillan Espaiñian amar jokalari ditugu, eta geienak katalan ikastolatik atereak.
Euskalerritik norbait goraiño iristea, au da gure naia. Eta tenis kirol atsegiña danen poltsiko ondoan jartzea, beste bat. Bestela tenis, aberatsen beste muga bat bezela ikusten jarraituko degu
XABIER ARCELUS
10

GaiezKirolaTenisa
PertsonaiazPIDAL1
EgileezARCELUS1Kirola