argia.eus
INPRIMATU
Tomas Hernandez "Huts" Ean
2021eko uztailaren 23a
Tomas Hernandez donostiar pintoreari elkarrizketa

Tomas Hernandez "Huts" Ean
–Aitorren izkuntza zaarra Aitor berriaren aotik ikasiko dedala diote.
–Illea artu naiean, ala?
–Gizona, orrelakoa ez zaitez izan! "Ganberro" itxura dedala ba dakit; baiñan benetan nabil. Aitor nere semearen izena da; eta bere amak dionez, berak euskera jakin eta neri jakin araziko dit.
–Euskera ikasi naiean aal zabiltz?
–Jakiña. Euskal Errian jaioa naizen ezkero, eta biak: Euskal Erria eta euskal erria maite ditudan ezkero, euskera ikasi nai nuke.
Orain ere nolabaiteko jokaera dabilkit. Aitagiarrebaren etxe azpian, taberna, aiton zaarrek euskeraz asten diranean isil isillik egoten naiz; pozik, isilik eta aalegiñean.
Noizean bein erderaz adierazten didute bere mintzaeraren berri; eta sarritan nik itxaro nuana esaten didate. Nik asmatua.
–Berriro illea artu naiean?
–Nola emen nagon! Tomas Mernandez izena badet, au egia da!
–Zu nundik-nora jaioa zera? Pio Barojaren gogotik, ala ?
–Ez didazu sinistuko, baiñan Donostiko Plaza Zaarrean bi eta iru ordu egon izandu naiz eten gabe, txistuaren doiñuak entzuten.
Ta nere gogoaren bizigarria, Euskal Erriaren izakera berezia da.
–Orduan benetan ori zera Benetako jakintsuen bat ote zaitugu?
ARTISTA
–Jakintsua, ez dakit; eder zalea, bai. Txikitandik paperak betetzen ibili naiz. Aurrena arkatza, gero pinzelak, aal nuanakin. Eta nere jakin egarria, Euskal Erriko edertasunak eta izakerak piztua da.
–Orduan, zure iritziz, ertilariak, artistak, edertasuna ezik beste zerbait nai izan lazake?
–Saiatzen gara, ni ez ezik, Donostia inguruko artista batzuk; saiatzen gera beste zerbait ere prestatzen; neretzat, osa pozgarria izango litzake emen, bere garagean Parisen gertatu zana gertatuko balitz; erdi illa zegoan erti-jokaera erabat berritu zan Parisen bizi ziran artisten bidez; eta jokaera berriak beste gauza onak ekarri zituan.
Bai; nere ustez, ertilariak, artistak, zer esanik ba du gaur gaurko Euskal Errian; izan ere, diruak lagundu ezik itxutu ere egiten gaitu sarritan; eta ori iñon gertatzen bada, Euskal Errian gertatzen da.
Orregatik, batzuk benik saiatzen gera beste zerbait ere lortu naiean; oraingoz Donostia inguruan besterik ez bada ere.
Su berri bat emaiozute, ba, Euskal Erriari. Bear bearrezko sua. Beste bat arte.
OTALORA
Tomas Hernandez Donostiar pintorea
7

GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakHERNANDEZ1
PertsonaiazHERNANDEZ1
EgileezOTALORA1Kultura