Fernando Aguilar korrikalariari elkarrizketa.
Fernando Aguilar'ekin Izketaldia
Aguilar da gaur gure orrialdetara ekartzen degun kirolaria.
Juxtu juxtuan jateko orduan arrapatu det, eta mokautik mokaura nere galderei erantzuten asi da.
–Lenen, on egin deizula.
–Eskerrik asko.
–Beti jaten aldezu ain goiz...? (Ordu bata zan).
–Bai. Gaur alare presaka nabil Zaragozara erten bear det iruretan-eta.
–Zopa bukatu baiño lenago joango naiz ez bildurtu.
–Ia'ba, asi zaite.
–Lenengo, noiz eta nun jaio zinan, Pernando?
–1938'ko otsaillaren 2'an. Frailes'en Jaen'go probintzian.
–Noiz etorri zinan Gipuzkoara?
–Aretxabaletara 13 urtekin.
–Eta atleta bezela nun asi ziñan?
–Aretxabaletan nintzala.
–Zenbat atletismo'ko taldetik pasa zera?
–Aretxabaletan urte bat egin nuan gero soldautza egitera Donostira etorri nintzan eta orregatik Jaizkibel'en egon nintzan gero eta orain arte Real Sociedad'ean.
-Atsegiñik topatzen al dezu atletismo egiten?
-Danetik, gauza danetan bezela.
-Ederreste al zaizu kalean "popular" eta ezaguna izatea, eta abar?
-Bai. Beti izaten da satisfazio bat.
-Eta "recordman" izatea?
-Beti da pozgarria "recordman" izatea.
-Barkatu orain lagaiozu jateari eta esan zaidazu: Zer da dioten ori, alegia: Irregularidade asko dauzkazula. Egia al da? Eta baldinbada, zergatik?
-Bai egia da...
-Zure burua atzera ikusitakoan, alegiña galtzeagatik?
-Ori edozeñeri gertatzen zaio.
-Supritzeko Kapazidade gutxi?
-29,22'ko marka bat egiteko ez al zaizu iduritzen sufritu egin bear dala?
-Bai nere ustez. Orduan, goikoen laguntzarik, eza, zure almenak erbestetan erakusteko?
-Ori bai. Internazional prueba askoren bearra daukat emen edo atzerrian.
-Eta zer da profesionalismora pasatze ori, korrikalari bezela?
-Oraingoz beintzat ezer ez.
-Zer esaten didazu Arruiz'ko txikiaz?
-Profesionalismoan oso ona dela.
-Zer iduritzen zaizu zezen plazan korritzia?
-Oso zailla; beti anka batekin egin bearda lana-ta.
-Esan zaidazu, Espaiñiako atletarik onenetakoa zeran ezkero, nola ikusten dezu atletismoa Espaiñian?
-Goraka dijoa, baiña oraindik asko falta zaio. Afizio geiago, entrenadore geio eta jokalari-sail aundiagoa.
-Eta Gipuzkoako atletismoaz?
-Ori bera.
-Pozik al-zaude "Juegos Mediterráneos"eko zure egiñatik?
-Ez amar milla metroko laisterketagatik; baiña guzira pozik.
-Tokio'ko Olimpiadaz, zer esaten didazu?
-Oraindik urte bat falta da. Joaten ba-naiz, eta baietz uste det, aldedana egingo det; baiña medailla ateratzea, ezta pentsatu ere. Munduko onenak joaten dira.
-Eta azkenerako, ze korritu bear dezu Zaragoza'n?
-Eztakit oraindik. Gaiñera Atsedenaldian nago.
-Zoparen axpilla aldatzen diote eta nik esana egin bear det.
Agur Pernando eta ia irabazten dezun Zaragoza'n.
Saizarbitoria'tar Erramon'ek
7
GaiezKirolaAtletismoa
PertsonaiazAGUILAR1
EgileezSAIZARBITORKirola