argia.eus
INPRIMATU
Gaurko Kantua Euskal Herrian
2021eko uztailaren 27a
Nemesio Etxaniz eta Benito Lertxundi abeslariei elkarrizketa

Gaurko Kantua Euskal Herrian
Elkarrizketa hau eratzeko Nemesio Etxanizengana lehenengo eta Benito Lertxundirengana gero joan naiz. Galdera batzuk berdinak egin dizkiet biei. Erantzunak? Zuek ikus. Biengana joatea interesgarri iruditu zait, fenomenu beraren bi ikusmolde erakus baidezaizkigukete.
-Pa dakit, Nemesio, zuk euskal kantu berrian parte hartu zenuela?
–Bai, Mari Lourdes Iriondori aurrerapidea eman nion. Eta hasierako "Ez dok amairu"-koen bileretan izan nintzan.
–Baina zuk ba dituzu zeure kantuak ere.
–Halaxe da. Eta hauetatik asko aurretikoak dira. Esango dizut. 51ean argitaratu nuen «Kanta-kantari». Bilduma hontan azaltzen diranetarik ba dira lehendik eginak, gerra ondoren. Zergatik egin nituen? Erderazko kanta berriak sartren hasi ziran eta pentsatu nuen erderazko kantuen moda zabaltzen bazan, erdera jabe egingo zala.
–Artean ez al zan euskeraz abesten?
–Nola ez, baina kanta berririk eta modakorik ez batere, Iparragirrenak eta hola.
–Eta zuk ze kantu-mota egin zenuen?
–Danetik: txotis, pasodoblea, tangoa, rumba, txa-txa-txa...
–Azken urteotan entzun ohi ditugun kanta hauek, zure ustez, mesede handia egin al diote Euskal Herriari?
–Kantuak mitinak baino lan gehiago egin du gure gauzetara zaletzeko.
-Eta gainera, herriak dana onartzen du, ezta?
–Ez da seinale ona. Nobiziaduan gaude.
–Zuretzat kanta berriaren joera nagusia zein da?
–Protesta. Baina batzuk diotenez protestari izatea erreza da gogotik kobratzen dan artean.
–Kantarien akats bat, Nemesio?
–Imintziorik-eza, jestu-falta. Batzuk kantatu bakarrik egiten dute. Lotuta ikusten ditut gitarrarekin. Ez diote kantuari kanta berriaren estilorik ematen.
–Eta letra?
–Letra asko arloteak dira, ondo josi eta lotu gabekoak. Letra eskasak (eskasagoak erderazkoak, hori bai).
–Nolako sendagaia jarriko zenioke zuk?
–Olerkarien eta kantarien batasuna. Hobe izango litzake, letra, gai dan bati eskatzea.
–Ondo da, Nemesio.
Etxanizek bultzada handia eman dio euskal kantoari. Kontuan euki dezagun, justitziaz, bere garaiak, pondu hontan, oraingoak baino aldapatsuagoak zirala. Ikus: hitzaldi bat, euskal kanto berriaz, Donostiako "círculo cultural"-ean eman zuan. Nola hartu zioten? Batzuk parrez lehertzen eta besteak euskera zikintzea zala-ta. Nemesiok esaten dit: "Hola hartu zidaten: batzuk eskandalizatu eta besteak parre".

Euskal kanta berri honen hasiera, bakarlarien artean, Labegueriek markatzen du. Gero, han-hemenka, beste asko joan zaizkigu azaltzen. Hauen artean, "Ez dok amairu" taldea. Benito Lertxundi taldekide da hasieratik.
–Noiz hasi zan "Ez dok amairu"?
–65-ean.
–Nortzuk hasi zinaten?
–Kantarien artean, Mari Lourdes Laboa, Villar, Lekuona eta ni.
–Zure iritzian, Benito, euskal kantuan joera nagusiak zeintzuk dira? Bereiz ditzagun joerok: doinualetra.
Doinu aldetik. Ematen duzuten kantua euskalduna da ala inportazio hutsa?
–Geurea dala uste dut. Benetan. Kanpoko influentzia asko dabil. Baina kutsu hori ez dugu behin ere erabat kenduko. Bestalde, guk herrikoi deitzen dugun kantua ere kanpokoa da, gregorianoaren influentzia du: "Txori erresiñola", "Aita saldu nazu". Baina gregoriano bera entzunik Alemanian, Frantzian, eta abarretan, hauen erantzuna desberdina izan da.
–Eta nola ikusten duzu itzulpen hutsa egitea kantuan?
–Hasieran ondo dago besteen errepertorioekin (Beatlesenak edo Los Bravosenak) ibiltea. Baina guk sorkuntza batera joan behar dugu, ez baigaude besteen mailan. Sortzaileen arazoa ez baidugu egina.
–Eta hitzak dirala-eta zer esango zenuke? Osoki ikusita, onak ala txarrak dira?
–Onak jeneralean. Esate baterako, gure maitasun kantua sakona da. Egin dugun protesta, kantuak ba du benetakotasuna, zintzotasuna.
–Baina literatura bezala epaltuaz ez al dira batzutan letra hoiek errenak eta traketsak?
–Ez dakit bada.
–Baietz uste dut, behin baino gehiagotan. Horregatik bat egin behar dute, bai, olerkariek eta kantariek, gure sorkuntza aurrera egiteko. Ez?
–Ni askotan noa olerkariengana, batengana, bestearengana. Eta zenbait kantariengan joera bera ikusten dut. Beharrezkoa da, izan ere. Ez hori bakarrik. Ni konbentzituta nago beste kantarien kantuak abesten ere hasi behar dugula, geuretik ateratzeko, aberasteko, bestela geure molde hutsetan zaharkatuko gera.
–Euskal kantua ez da kanpora atera. Zergatik da?: kategoriarik ez du ala ez da komertziale?
–Ez da kategori-arazoa. Jakina, kategori unibertsalik oraindik ez du. Eta goiz da eukitzeko. Baina, halare, zabaltzen diran kautuen haina ba da gurea ere, eta gehiago. Baiori-hizkuntza ez da gurea, hor dago koska.
–Nemesiok esanen dizue imintzio-falta duzutela. Zer erantzungo zenioke?
–Tematikagatik dala. Gaia halakoa dalako.
–Ez ote dago beste arrazoi bat ere? Alegia, zuek ibiliaz, kantatuaz, molde jakin batzuk jarri dituzutela?
–Ba liteke zulo batetik atera ezinean arkitzea. Baina ikusi egin behar litzake ea hortarako jajorik ba ote dagoen, berez. Ez bada sortzen, zer nahi da?
–Benito, euskal kantuan ba al duzute profesionalismurik?
–Begira: pausu handia eman da. Ez zala posible ere uste genuen. Eta horren kontra altxatu naiz ni. Pixka bat nabarmentzen dan kantariak ba du, gaur, kantu-saioetatik bizitzea.
–Eta zu bakarrik al zera profesionala?
–Profesional liberatua bai. Orain. profesional "karnetdunak" anitz dira. Eta ateratzen ari diranak, beste asko.
–Profesionalismuaren alde on bat?
–Kantuan sakontzea, hobeagotzea.
–Arrisku bat?
–Lanik gabe geldi gindezko.
–Olerkariarena birlandatuaz, lau aizeetara aldarrika dezagun:
"Euskal kantua,
ialgi adi plazara".
JOAN MARI TORREALDAY
JULIAN LEKUONA
BENITO LERTXUNDI
12

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakLERTXUNDI1
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakETXANIZ1
PertsonaiazETXANIZ1
PertsonaiazLERTXUNDI1
EgileezTORREALDAI1Kultura