argia.eus
INPRIMATU
POLENTZI GEZALA
2021eko uztailaren 26a
Polentzi Gezala txistulariari elkarrizketa
Lezo'ko Txistulari Ospetsua
POLENTZI GEZALA
Lezo'ko herriak, eman izan oi ditu kondaira luzean, seme argi, langille eta ospetsuak. Toietatik bat gille eta ospetsuak. Hoietatik bat bere izakera, bere lana ta bere nortasuna agertzeko asmoekin. Polentzin etxera jon nintzan alkar hizketa moldatzera.
Gure herriko kai ondoan bizi izan zan, ostera bertara biurtzen da bere eginkizunak libro uzten diotenean.
Etxeko gelatik, egunerokoa ikusten zan; itsasoa zikinduta, ola eta egur batzuk aldamenean, banan batez ere zeru illuna keats aspergarri eta triste batean amildua.
Lehiotik begiak apartatu ondoren, Polentzin irudiakin, haurrez-haurre topatu nintzan. Agurtu ondoren, bereala egin nion neure lendabiziko galdera.
Txistularian Lenengo Asierak
R.–Nork, edo nortzuk izan ziran zure lenengo maisuak.
P.–Aurren Lezo'ko Patrizio Intxaurrandieta eduki nun; gero Errenderiko Lizaso'n babesean eta azkenik Ansorena izan zan obekio eta geien erakutsi zidana.
R.–Nolaz jaio zan txistulari bihurtzeko gogo hori.
P.–Neure sendian beti izanda abesti-zaletasuna, anai geienak pianoa jotzen gendun; gure aita berriz, antziñako Lezo'ko musikalarien zuzendaria zan, berak sortu arazi zidan txistua ikasteko desioa.
–R.–Nun izan zan zure lenengo agerraldi garrantzitsuena.
P.–Paris-en, Campos Eliseos deritzaion lekuan; neure aurrean denbora artako Frantziko ministroak nitularik.
Polentzi Gezala'n izena ezagutzen azi zan atzerrian, bere lanaren ordaiña bide onetik abiatu ondoren, egin zan benetako artista; arrezkeroz bere odolak emandako grinakin euskal abestiak agertu zitun txistuaren bidez leku izkutuenetan.
Goiko Mallan
R.–Zenbat lekutara iritxi zera txistua jotzen?, eta zein herritik gordetzen dezu oroigarri mamitsuena.
P.–Nere agerraldiak jendearen haurrean, Amerika, Afrika eta Europan izan ditut; esate baterako, Europa'ko leku askotan izandu naiz. Paris, Londres, La Haya, Bruselas Estokolmo, Suiza, Alemania, Turkia Rumania eta abar. Neretzat oroigarri aundienetako bat Kalifornian izan nun; abesti bat hiru bider asi beharra izan nun, jendeak goraka oiu egiten zualako etsi gabe.
R.–Zein personaje importanteak txalotu dizute.
P.–Isabel ingelesen erregiña, Eisenhower, Burgiba... azkeneko bi abek harriturik gelditu ziran; instrumentu egurrezko horrekin, nolatan atera liteken ain nota xamur, polit, eder eta bikaiñak. Burgiba Lendakariak esan ziran euskaldunak benetan maitatzen ditula, eta Euskal-Herriko goraberak ondotik segitzen ditula.
R.–Zu izan zeran herri guztitan iñork ba haldu gure herriaren antz, irudik.
P.–Ez, benetan ez: esan hori beldurrik gabe, Euskal-Herria apartekoa dala; emengo paisaje, oiturak, hizkuntz eta odolaren tantorik ez det iñun arkitu. ¡Bakarrak gera!
R.–Euskalduna zera, txistua eusko abestien instrumentua, nolako arrera izan dezute bihok atzerrian.
P.–Bihotzez esan behar det, ez dedala herri bat ere geizki artu gaitunik ikusi; gaur arte ezin arrera onagoa izan degu, jendea harriturik galditzen da ekin-aldi bakoitzean. Ederki edo anekdota bezala esan behar det bein Paris'en gertatutakoa.
Konziertu bat emateko, programa edo kertela bertan, Principe Gitano deritzaion Flamenko'ko gitarrista sonatua eta nere izena alkarrekin jarri ziguten, nere saioa egin ondoren, gitarrista hori tokatzen zitzaion ekinaldia, jendearen haurrean agertu eta bereala, oiuka eta deadarka asi ziran guztiak, ­fuera. fuera! esanez, eta nere izena eta txistua eskatzen zutela; Principe Gitano oso asarreturik alde egin bearrean arkitu izan zan, ostera nere txistuarekin jendearen aurrean azaldu nintzan.
R.–Txistuak ematen dizunakin bizi al-zera.
P.–Txistuak asko lagundu didala aitortu behar det, bañan gaur egunean lan-tokia Paris'en dut. Beraz , lanari eta neure familiari zor dioten denborak ez nau uzten nik nai nituzken aktuazioak ain ugariak izaten.
R.–Nor da zuretzat txistulari onena.
P.–Izenik ezin dizut esan, bañan pentsatzen det alegia, ni baño obeagoak izango dirala, uste det ordea, txistua beste ludi guziko instrumentuekin konparazio bat egiteko lan gehiago egin behar dala berarekin; gogor eta gogoz.
Polentzik berebiziko garrantzia eman dio txistuari, orrela asi zan, orrela jarraitzen du eta berdin segiko dula, azkeneko bere exitoak erakusten digu.
R.–Zenbat ordu ekiten diozu ensaiotan txistuakin.
P.–Jendearen aurrean azaldu behar detanean, egun guztian; lo eta jateko uneak bakarrik utzirik.
Tunez'ko Txapelketan Garaille
R.–Nolaz izan zan, txapelketa onetara agertzen hori.
P.–Frantziko Ministerio de Asuntos Culturales bitartez, nazio horren bitartez azaldu nintzan.
R.–Zein nazio gehio azaldu ziran.
P.–Danak aipatzea zailla izango zaitut; ona hemen batzuk: India, Turkia, Rumania, Kanada, Estados Unidos, Rusia, Bulgaria, Txekoeslobakia, Libia... danak profesionalak ziran eta orkestaren bitartez, bere laguntasunakin agertu ziran.
Polentzi berriz, bakarrik juan zan bakarrik azaldu zan, bañan bere almenak pin erabildurik lendabiziko sariakin etxeratu zan
R.–Ze asmo dituzu orain.
P.–Tunez'tik etorri eta bereala Costa Azul'en izandu nintzan lanean; laister berriz, Rumania juango naiz, gero...
Ludi guztiari bira hemango dio txistua lagun dularik, Euskal-Herriko kutsu paregaboa zabaltzen, erakusten eta indartzen, gogor eta gogoz.
R.–Bukatzeko; zerbait esan nahi ba-dezu.
P.–Besarkada bero bat ZERUKO ARGI'en irakurle guztieri.
R.–¡­ZORIONAK! eta ekin Lezo' ko Polentzi Gezala.
RAMON ZAPIRAIN
9

GaiezKulturaMusikaMusika tradTxistua
PertsonaiazGEZALA1
EgileezAPIRAIN1Kultura