argia.eus
INPRIMATU
Aiete'n Ezkontz-Eguna
2021eko uztailaren 23a
Juan Azpitarteri Aieteko elizako Erretoreari elkarrizketa

Aiete'n Ezkontz-Eguna
Aiete, leengo Donostia'ren erdian dagola esan genezake. Amara'tik edo Antiguo'tik, Añorga'tik edo Norte' ko Estazio'tik, Aiete'ra igo nai ba-degu, oiñez ta orduerdian bertan gaude. Egun auetan ospatuko dira bertako pestak. Agorraren 14'an, ain xuxen, Gurutze Santua' ren babesian jarria dago auzo ontako parrokia ta.
Auzo ontara igo ezkero, beti izan zait atsegin parrokiko eleizan sartu-atera bat egitea. Gaurko egun ontan bertako Erretore Jaun, Azpitarte'tar Juan'ekin arkitu naiz. Gizon argi ta langille porrokatua auxe. Biotzean damaki onek eleiz-kezka ta bere Aiete auxe maite duala esan bearrik ez. Bertako "JOLAS-TOKI" ta "EZI-TOKI"a ikusiaz, garbi azaltzen da apaiz jator onen lan egin naia.
Ainbeste ezkontz egiten dirala parroki ontan da gaiñera, aurtengo pestetan bertan ezkondu diran guzti. ekin jai birexi bat egin nai duala jakinda, galdekizun batzuek egin nai izan dizkiot. Ona emen bere erantzunak.
–D. Juan, zer da ainbeste bikoteri emen ezkontzera bultz egiten diona?
–Bi arrazoi dirala nik uste. 1) Bata, auzo au Donosti erditik ain urbil dagonez, urtean zear neska-mutill asko dirala beren ibillaldia egitera onuntz etortzen diranak. Emengo paraje ta muga-zabaleko bixtak ikusi ondoren, beren maitasuna sakramentuz santutzeko, leku egokia iruditzen zaie. 2) Bestea, gure eleiz au: txikia baiñan txukuna. Ikusten dezunez, euskal-baserriusaiez betea dago. Ta bertan daukagun Gurutze Santu eder onen irudiak, D. Manuel Lekuona jakintsuak ainbeste aipatu ta goratu duan irudi onek, emen ezkontzeko lilluratuta uzten dituala esango nuke.
–Oiez beste, elizkizun berexia egiten al-dezute?
–Berexia ainbeste ez nuke esango, baiñan bai Baticano'ko Batzarrari jarraituaz, Ezkontzako Sakramentua' ren Liturjia orain aldian jartzen edo gaurkotzen saiatzen gerala. Ekontz-eguna aurretik zer edo zer artu-eman eduki izan oi degu emen ezkondu nai duten bikoteekin da beren kristau eziketa, pamili-giroa, kultura t.a., ezagutu ondoren, elizkizuna dagokien eran egokitzen saiatzen gera. Onela, rito berriak etorri aurretik, gure esperientzi batzuek egin ditugu. Ondoreank onak izan dirala ziur esan nezake.
–Aurtengo jaietan emen ezkondu diranekin zerbait egitekoak omen zarate. Esango al-ziguzuke ber dan?
–Bai, ta oso gustoki gaiñera. Gure asmoa auxe da: emen ezkondu diranekin zer ikusia ba-degunez, aurrara artu-eman geixago edukitzea. Ezkondu askok beren ezkontz-urte-betetzeak ospatzen dituzte. Beren ezkontzbaiezkoa entzun zuan parrokiak ere, egun berexi ura berritu arazi nai lieke. Jai au urtero berritzea izango litzake gure naia. Ortarako beren zuzenbiderik ez deguta, eskertuko zinduzket ZERUKO ARGIA'ren bidez dei bat egingo ba-zenieke.
–Nola ez. Zuk agindu.
–Aiete'ko Eleiza'n ezkondu diran guztiei, ill onen 28'an, beren omenez, Aiete'ko parrokiak ta A.C.D. Aiete alkarteak jai berexi bat eratu duala adieraztea, alegia. Jai onen eginkizuna auxe da: 1) Daramazkiten ezkontzurteengatik eskerrak ematea, 2) beren baiezko ura berritzea ta, azkenik 3) leen esan dizuten bezela, ezkontzegun ura dala ta alkarrekin zer ikusia ba-degunez, artuemanak ugaritzea.
–Ona, bada, zure naia betea. Eta, zer egintza dituzute egun ortarako?
–Nagusienak, auexek: 10'etan, Parrokia'ren Jolas-Tokia'n, ongietorria. Andik, guztiok batera, Parroki'ra etorriko gera ta emen, berai egokitutako Meza. Ondoren, berriz ere Jolas-Toki'an auzuak bere A.C.D. Aiete alkartearen bidez, ezkondu guztien omenez, jai berexi bat eratu du. Ta, bukatzeko, alkarte-bazkaria.
D. Juantek, bere esku-muturreko erloluari begiratu bat egiten dio. Denbora arrapatzen ari natzaiola esan bearrik ez. Beraz utzi egin bear.
–Beste ezer, D. Juan?
–Auxe bakarrik: geiago jakin nai duanak, askatasun guztiakin, deitu lezakela Parrokia'ko urrutizkiñera. Ona gure zenbakia: 1-56-23, ta milla esker ZERUKO ARGIA'ri.
–Zuri, D. Juan, zuri.
I.K.
13

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
GaiezGizarteaErlijioaEliza katolBesteak
PertsonaiazAZPITARTE1