argia.eus
INPRIMATU
Trintxerpe'ko Gazte Batekin
2021eko uztailaren 23a
Trintxerpe'ko Gazte Batekin
Trintxerpe'ko gazte batekin egin det topo mendian. Bota ardoarekin eztarriak ondo busti ondoren, galdeka asi naiz?
–Trintxerpe bertan jaioa zera edo kanpotik etorria?
–Trintxerpen jaio nintzan.
–Nundarrak dira zure gurasoak?
–Altzakoa nere ama eta Kataluñakoa aita.
–Zenbat bizi-lagun ditu gaur Trintxerpek?
–Bederatzi-amar milla.
–Eta orain 50 bat urte zenbat bizilagun zitun?
-Ba, kontu egizu, sei bat baserri zitula eta gaur egunean industriz josia dagon kai ingurua, itxas ertzeko arkaitzez beterik zegola.
–Zeintzuk iruditzen zaizkitzu Trintxerpe'ko eragintzan izan diran pekaturik aundienak?
-Trintxerpek, Euskalerri guziak bezela, batere zuzendu gabeko jende etorreraren ondorenak izan ditu.
–Zertan nabarmentzen da zuzenketa palta au imigrazioa dala-ta?
–Erria, eratu gabe jaio da: etxe pillak, kontratistak nai zitun bezela egiñak eta ez erriaren onari zegokionez. Eta jakiña, ondoren sortu dira arazoak: argiarenak dirala, urarentzako erreten palta, Parroki arazoak eta abar. Zer esanik ez, umeeri begira egin bearreko diran jolas-toki eta abarri begiratzen badiogu. Bestealdetik imigrazioak sortu oi dituan kultura arazoak.
–Arazo larri aueri erantzun bat emateko ze bide derizkiotzu jatorrena?
–Etorri diran ainbat kanpotarrek lore-berritu dezatela kultura errikoi bat, gaur bizi diren lurrari dagokion egituraz.
–Eta nundik bizi da Trintxerpeko jendea?
–Geienak itxasotik eta itxasotik sortu oi diran lan-tokietan. Beste sail aundi bat burnigintzatik bizi dira.
–Gaztedia langintza auetako gertututzeko eskolarik bai al-da?
–Orain asi berria dan "Itxasoko Arrantza Ikastola" bat eta jende asko joan oi da "D. Basko" eta "Altzako Ofizio" Ikastoletara. Baita ere Donosti'ko Ikastetxetara Batxillerra ikastera.
–Bañan, auek orrela, ari al dira erritartzen Trintxerpera etorriak?
–Galizitik etorriak, pixkana, erritartzen ari dira. Eta zer esanik ez auen semeeri buruz.
–Eta zergatik gertatzen da au?
–Ez da au zuzendua izan. Eurek joan dira nunbait lur berrira egokitzen. Badirudi Gallegoak eta Euskaldunak errezago alkartzen dirala.
–Euskaldunik bai al-da Trintxerpen?
–Bai. Eta Galizitarren seme auek ikasiko luteke egokiera geiago balute. Dana dala, beren semeak Euskal Ikastolara bialtzen dituztenak ugaritzen ari dira.
GAZTE BATEK
11

GaiezGizarteaAzpiegituraHirigintza