argia.eus
INPRIMATU
"Txanbo" Txistulariari Omenaldia
2021eko uztailaren 23a
Erramon Aranburu "Txanbo" txistulariari elkarrizketa

Beasain
"Txanbo" Txistulariari Omenaldia
Iñork omenaldirik, honetxek bai beintzat berea! Beasain-darrontzat, "Txanbo" hitzak, Aranburu-tar Erramon txistularia adierazten du. Berau izan dugu gure herriko txistutaritza salbatu ez-ezik, gohora altxatu diguna. Berari esker, gaur txistulari gazteen banda bat daukagu eta haur txistulari sail bat, gerorako etorkizun bezala. Hau guztia, bere etengabeko lanari zor diogu. Horregatik Garagarrila-ren 8-an, Beasain-go herriak omenaldi bat eskeiniko dio, bere lanaren eskergarri bezala. Ezin ziteken egokiago jokatu! Ondo irabazita dauka!
Hau dala ta, ilunabar bat aukeratu nuan, berarekin izketaldi bat egiteko eta Ikastolaruntz joanik, han arkitu nuan haurrez inguraturik, bere iloba Santi lagun zuala, txistua irakasten. Eguneko jarduna bukatu ondoren, galdera batzuek egin ahal izan nizkion eta ona emen, gure alkarrizketaren berri:
–Zenbat urte dituzu, Erramon?
–Berrogei ta amairu.
–Zenbat urtekin jo zenduan txistua, lenengo aldiz jendearen aurrean?
–Amabikin uste dut.
–Nork erakutei zizun?
–Aita zana txistularia genduan eta senide gehienak ikasi zuten txistua jotzen. Neri, gazteena bezala senideak erakutsi zidaten.
–Zeintzuk dira zuretzako (txistulari bezala), egunik gogoangarrienak?
–Alardeetako egunak. Batez ere Euskalerri guztiko txistulariak bildutakoak! Han, nabaitzen da anaitasuna!
–Aspaldiko urte hauetan, txistuko klaseak ematen dituzu. Zer moduz dijoakizu lan hori?
–Oso ondo. Nere helburua, ondorengoak izatea zan eta hori ongi lortu dut. Urte hauetako lanak, banda gazte bat osatzera eraman nau eta horretaz gainera haurren talde eder bat ere lortu dut.
-Jendeak, ondo erantzun al du?
–Oso ondo erantzun du.
–Zenbat haur dabiltz ikasten?
–Guztira ogeitamar. Amar aurreratuak eta ogei asi berriak. Amar horiek, askotan azaldu dira Jendearen aurrean. Neska-mutilak dira.
–Nola ikusten duzu, Beasain-go txistularitza?
–Oso ondo. Nere lanak frutua eman du eta pozik nago. Orain gazteak jarraitu dezatela aurrera!
–Zer eskatuko zenieke gaurko txistulari gazteari?
–Guk bezin gogotsu jokatu dezatela eta guregandik artu dutena onduaz, haur hauei eta etorriko diranei pazientziz eta gogoz erakutsi dezaietela, gaur eurak landare bezala galditzen diranez, eurak ere landareak utzi ditzaten.
–Ala izan dedila eta ESKARRIKASKO!
Hitz hauekin eta zorionak eman ondoren agurtu nuan. Amaika aldiz gure kaleak, saloiak eta enparantzak alaitutako "Txanbo"-k bere lanaldia egin du. Orain deskantsua datorkio. Gazteak jarraitu behar. Zorionak bada horrialde hauetatik, gure maixu jatorrari!
MURUMENDI
"Txanbo" txistularia
8

GaiezKulturaMusikaMusika tradTxistua
PertsonaiazARANBURU1
EgileezMURUMENDI1Kultura