Lezo-n Euskal Abesti Giroa
Oldarkoi Bikotea
Txistua eta gitarra abestiaren serbitzari Bi abots gazte
Mª Isabel eta Joxe Luis
Beren biotzetan gogoak, ametsak barruan; orrela dijoakiote kanta ezpañetatik kanpora.
Itxaropenaren bidean jarrita; naiz orain ez-ezagunak izan; gogoz, abesten asiak ditugu.
Nolaz Oldarkoi bikotearen jaiotza?
Mª Isabel, lendik, gitarrez lagunduta, abesten asi izan zan, ikusirik ordea lagun batekin obekio abestuko zula, neri deitu zidan. Beraz ni, txistularia izanik, abesti berezi batzutan, txistua ipintzea erabaki gendun.
Txistua eta gitarra alkarturik, guk dakigula, lendabiziko aldiz ikusten degu abesti berrietan zer asmo dituzue berarekin?
Gure naia abestia edertzea izango da, kanta zaarrak edo berriak dirala berdin abestuko ditugu; eta edertasun orren apainketan txistuaren laguntasuna egoki iruditu zaigu.
Ze eratako abestiak kantatzen dituzute?
Asi berriak geran ezkeroz, oraindik ze estilo segi ez degu erabaki; oraingoz era guzitakoak abestuko ditugu: Negro espiritual deritzaion kantak Tomas Garbizu eta Ansorena'k sortutakoak ere baditugu, Atauhalpa Yupanqui, eta abar. Gerora, baliteke, geok sortutekoak abestea. Ortaraño uste degu iritxiko gerala. Itzak berriz, Lezo'ko Zabala bertsolarienak dira.
Jendearen aurrean zenbat aldiz azaldu zerate?
Lendabiziko aldiz ikastolako jai-aldi batean, gero Irun'go txapelketa batean, Donostiko Irratian....
Aurrera jarraitzeko asmoak?
Euskal-abestia indartu dedin gure bultzada eman nai diogu; ortarako gure almen guztiak jarriko ditugu abesti bakoitzean. Beraz abestiaren bitartez, Euskal-Erriaren serbitzari gelditzen gera.
Oneraño bi gazten itzak; asmoak ez dira okerrak. Asiera beñepin orrela ekin diote. Zuen jarraipenak iraun dezala gaur daukazuten griña berarekin eta zuen naiak erakuspen sakonak ekarria izan dedilla, euskal-abestiari eman nai diozuten aize barri onekin
JM. EGIBAR
7
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakOLDARKOI
EgileezEGIBAR1Kultura