Maite Idirinek: "Lovainako Experientzia Oso Ederra Guretzat"
1969ko apirilaren 27a
Zeberioko Maite Idirin abeslariari elkarrizketa
Gure Kantariak
Maite Idirinek: "Lovainako Experientzia Oso Ederra Guretzat"
Maite etxeratu bitartean bere ahizpa Estherek dizka batzuek nire herriaren bizia, nire herriaren ipintzen dizkit: –"Nire gitarra da ritmo...", "Pakearen izenean herriak ez dira herriak, hizkuntzak dialektuak dira, personak numeroak" entzuten dugu Egurrolaren bozan.
Maite Idirin eta Benito Lertxundi Lovainan –flameneraz Leuven, oker ez banago– egon berriak dira. Hein batez, bederen, ezagunak zaizkigu hango unibersidadeko borrokak. Faszismuaren zigorra ere sofritu behar izan zuen. 1940 - gn urtean Hitleren abioiek gogorki porrokatu zuten hiri hau 700.000 liburu ta dokumentu baino gehiago erretzen zela. Maite agertzen denean hango gora-beherak komentatzen ditugu.
Hauxe da gehien hukitu gaituena: orain hamabost urte kaletan inork ez bige zuen flameneraz egiten. Orain nun-nahi flameneraz... Esperantza handi bat guretzat. Han ere ba dakite gure berririk. Aldizkariak erakutsi zizkiguten gure arazoetaz mintzo zirela... Jaialdian kantuen itzulpena han jaioa den estudiante batek –gurasoak euskaldunak zituen– inglesez eta flameneraz ematen zuen... frantsesez ez. Oso experientzia polita izan da guretzat.
Maitek txikitatik Miravallesko koralan eta San Antongoan kantatu izan du. Lovainatik etorritakoan ofizina lana utzi du hobeto larunbatetan bakarrik entsaiatzen zuen.
–Euskal kulturaz behar den sakontasunez jantzi nahi nuke, gure herria ondo ezagutu nire burua berari oso-osoki emateko. Musika ere ikasi beharra daukat. Gitarra txarto jotzen dut, txarto... Hauxe dut akatsik handiena. Kantuan errazago moldatzen naiz.
Bere asmoen artean kanta zaharrak berritzea sartzen da. Gustokoak ditu Lertxundiaren dizka berriak. Baita ere, noski, doinu berriak sortu. Eginak ditu bere entseguak. Bitartean, Arestiaren eta Paulo Iztuetaren letrak erabiltzen ditu, Arrizabalagaren doinuak eta Olangaren kantak... Maite Idirin Zeberion jaio zen eta Miravallesen bizi da. Zeberio euskalduna da, Miravalles erdalduna erabat. Inmigrante asko. Maite Zeberion hasi zen kantatzen ihazko maiatzan lagun batzuen eskariz. Harrezkero jaialdi askotan izan du parte..
–Oso interesanteak ikusten ditut jaialdiak. Gaur-gaurkoz bera izango da behar bada herria masa bezala konzienziatzeko bide bakarra. Orain, artea bera baino urjenteagoa itzartze hau dugu. Gure egoerak exijentzia jakin batzuek dakarzkigu. Denon artean kultura berri bat sortzen ari gera, eta kantua gizarteko konpromiso bezala pauso bat besterik ez da gorago jotzeko. Oso liburu gutxi saltzen da, jaialdiak, berriz, bete-beteta egoten dira, ta holako batean Aresti edo Leteren poesiak kantatzen ditugunean jendeari poesia hori ona dela esaten diogu eta liburuak erostera bultzatzen. Hala ere kalidadea ere behar dugu. Preparatu beharra daukagu. Kantatzen hasi gera eta lehenengo txaloen beroaldia pasatutakoan responsabilidade bati eutsi beharra dago herriaren aurrean zer geran gogoan hartuz. Bestela, bai «oso sinpatikuak dira. ederto kantatzen dute euskeraz, bainan... goazen besteengana hobeagoak baitira...» esango dute jendeek. Preparatu egiten ez baldin bagera herria defraudatu egingo dugu. Kalidadea beste herrietan agertzeko ere behar dugu.
–Zure mensajea herriarentzat da. Zuk, ordea, euskera hutsean kantatzen duzu inguru hontako asko ta asko erdalduna delarik...
–Holakoetan itzulpena ematen da herria esan-nahiaz jabetu dedin. Bestalde, gure kantuak, gure posturak berak ere behar du testimonio izan, ta honek euskeraz kantatzea eskatzen du.
–Euskal kantarien artetik gure kulturaren eredu bat hautatu behar bazeneza, zein litzake hau?
–Mikel Laboa.
Bizkaian –Gipuzkoan «ez dok amairu» bezala– elkarte bat sortu da: «Herrikoi». Bertan Maite Idirin, Gernikako "Nahikari" orkesta eta Egurrola, Ondarroako "Beti Alai" ta «Zintzoak», ta Olanga daude. Denak probintziako jendea. Maitek esango digu nolako diferentzia ikusten duen bilbotarren eta bizkaitarren artean.
–Bilbao «Gran capital» esaten dena dugu. Han denetik dago. Galdu egiten da bertan. Hango euskaltasuna ba liteke folkloriku xamarra izatea: kaikua, txapela, mendia, Athletic, Ama Birjinari Salbea, «yo soy vasco» esaten dute tabernetan... bilbainadak. Bizkaian euskalduna den zatia oso ederra da geroari begira.
–Bilbotarrak «farolak» –barkatu– omen dira. Konplejurik ikusten al duzu?
–Zeozer ba dago. Bainan Gipuzkoan ere ba dago berea: hizkuntza, «herritasun garbia... Gipuzkoan kapitalak herrien beharra dauka. Hemen, ordea, herriek daukate kapitalaren beharra. Bilbok itzala handia dauka probintzian. Probintzian ere ba daude herri interesanteak. Ondarroa da niretzat Euskal-Herriko herririk onena, herri pilotua. Jende guzia–lan eginda, noski– konzienziatuta dago. Emakumeak pixu handia daukate. Gizonak itxasora joaten dira... Matriarkadu bat da.
Maite Idirinek segurantzia handiarekin ixurtxen ditu bere erantzunak bizkaiera samurrean. Hasi besterik egin ez duela garbi finkatzen ditu bere helburuak, komenzituta hartzen bere erabakiak. Dudarik gabe ondorengo frutuiak mardulak izango ditugu.
Letamendiak
Maite ta Benito estudianteen arteko kultura batzorde batek deituta joan ziren Lovainara.
7