argia.eus
INPRIMATU
Lasarteko Azken Zaldi Laisterketaren Irabazlearekin Izketaldia
Ramon Saizarbitoria 1963ko urriaren 06a
Lasarteko Azken Zaldi Laisterketaren Irabazlearekin Izketaldia
Lasartera joan nintzan José Jiménez ekin itz batzuek egitera. Siestatik jaiki erazi nion; oraindikan erdi lo zegoan aurrenengo galdera egin nionean:
-Noiz jaio ziñan?
–1946'go ilbeltzaren l'ean.
-Zenbat urtekin asi ziñan zaldien gañean ibiltzen?
–Zortzi urtekin.
–Eta laisterketan?
–Amalau urtekin.
–Zenbat zaldi-etxetatik pasa zera?
–Batetik bakarrik, Blasco izenekotik.
-Zentat laisterketa eduki dituzu?
-Eun.
–Irabaziak?
–Emeretzi.
–Zer zailketa egiten dezu?
-Udaran goizeko seiretan, neguan zortziretan. Bi zaldi ibiltzen ditut, bakoitzarekin ordu bete eginaz.
-Pisu onena "hockey" izateko?
–Berrogeita amabitik berrogeitabostera.
–Zenbat laisterketa falta zaizkitzu "hockey" izatera irixteko?
-Amaika.
–Zein "hockey" dezu gogokoena?
–Claude Carudel.
–Eta ikasletatik?
–Galdeano.
–Zere burua zenbagarrengotzat daukazu?
–Bigarrengotzat.
-Nola ikusten dezu zaldi laisterketa Españian ?
-Oraindik laisterketa gutxi dira, zaletasuna geiagora joan arren.
–Afizio geiago nun da?
–U. S. A.'n.
–"Hockey" izateko bear diranak?
-Gizena ez izan eta zaletasun aundia.
–"Hockey" noiz izango zera?
-Suerte pixka betekin, aurten.
–Gogokoen dituzun zaldiak?
–Nertal, Tacora eta Blaze of Glory.
–Eta laisterketa onena?
–Fernan Nuñez saria.
–Diru geinekoa?
–Au ta Juan Pagola, Lasarte'n uztaren 21'ean 50.000 pesetakin.
–Okerraldiak?
–Asko, Esate baterako Angolarekin Lasarten eta Madrillen Stiky'rekin.
–Urrengo laisterketa?
–Madrillen Angla ta Abrik'erekin.
Izketan geundelarik prestatzallea deika asi zitzaion, eta frima galduko zezakealako joaten utzi nion. Agur.
Saizarbitoria'tar Erramon'ek
5

GaiezKirolaaldi laste
PertsonaiazJIMENEZ1
EgileezSAIZARBITORKirola