Beasaingo Fernando San Jose abeslariari elkarrizketa
Fernando San Jose
Ustekabean ezagutu izan dut Fernando. Madrill'en arkitu dut nere lengusu batzuen etxean. Euskal abestiak ziragarri kantatzen ari zan. Zalla San Jose'ren antzeko abots bat abeslari berrien artean billatzen! Abots zoli, ozen, sentikorra du; sentipen oiartzuna labainki sortzen dun abotsa.
–Nungo semea zaitugu, Fernando?
–Beasain'en jaioa naiz.
–Aspalditik kantatzen al duzu?
–Ume umetatik nabaitu izan nun musikarako joera. Beasain'go errondalletan bandurria ta gitarra jotzen nitun.
–Zer kantatzen duzu?
–Mota guzietako abestiak. Baña gei-geien euskal abestiak atsegin ditut. Oiek sartu eta irtetzen zaizkit biotz erditik.
–Zuk asmatzen al dituzu abestiak?
–Geienak bai; eta oraindik ez ezagunak dira. Beste batzuk Zubikarai ta Viktor Ureña'k egiten dizkidate.
–Nun kantatzen duzu?
–Goierrin ezaguna naute. Orain Madrill'era etorri naiz bideak idikitzera. Bein abestu izan dut Televisioan.
–Zer?
–Euskal abesti bat: "Ni ez naiz ni". Zubikarai Agustin'ek jarri zizkidan itzak. Doñua berriz Ureña'rena. Txalo aundiak jaso nitun.
Zorionak, Fernando! Zure abots entzungarriak idikiko al dizkizu exitoaren ateak. Euskal abestia gorenetako malletara igo dekilla zure bidez.
GO MIGA
7
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakSAN JOSE1
PertsonaiazSAN JOSE1