argia.eus
INPRIMATU
ARRANTZALEAK
1969ko martxoaren 23a
Pasai Donibaneko arrantzaleei elkarrizketa.

ARRANTZALEAK
Ostirala bat izango zan nere gogoa, ustez beñepin, beteta, asekor gelditu nintzana.
Egun paketsua benetan, arrantzaleen barrutik irtendako kezkak, itxaropenez lertutako gogoak entzuten egon nintzana.
Nere asmoak agertu niotelarik, alker-izketa xamur batean jardun giñan. Ordu lasai aietako artu-emanetik; baliteke ordea lerro abetan, an bertantxe esandako gogorapen guztiak ez azaltzea.
Barkatu eidazu arrantzale jator orrek; orratio, oraindik ez naiz trebea onelako ekintzetan. Pentsatzen det ala ere, nere erruak ulertzen jakingo dezutela, beraz asi geitezen bada, kai ondoan esandako itz aiek idaztera.
–Kontent al zerate arrantza lan auetan – orixe izan zan nere lendabiziko galdera.
–Orain bitarte ezin genezake esan gaizki bizi geranik; ala ere uste degu, arantzaleak beti joan bear degula aurrerapenen billa; bai teknika aldetik, lana errexago bat egiten, diru kontuan eta abar...
–Jornal edo lansari tinkoa izaten al dezute?
–Guk "bajurakoak" geran ezkeroz, ez. Arrantzan jasotako emaitzaren salketa egin ondoren, erdizka antolatzen gera: au da, erdia nagusientzako, eta beste erdia guretzako. "Alturakoak" berriz, batzuk lansari tinkoa daukate, eta besteak gu bezelaxe.
Arrantzale gazte batzuk, ari dira nere galderen erantzuna ematen.
Itsasoaren aldamenean gaude izketan; gaur ere asarre azaltzen da itsasoa, itxaski indarrak emandako bultzadakin, txalupa tikiak dantzan bezela dabiltz, margo askotakoak dira kaia alaitzen dutenak.
Ontzi aundiak berriz, geldik ikusten dira. Batzuk etorri berriak, besteak itsaso zabalera irtentzeko orduaren zai. Noizik bein, itxasotik datorren txalupa aundiaren txistu batek deadar egiten du; erriari agurra ematen bezela.
–Arrantzarik egiten ez dezutenean, ez dezute saririk jasotzen beraz?
–Alaxe da. Bañan, gaur ez bada ere, biar izango dan itxaropenakin bizi gera. Eta orain arte beñepin, esku-utsik ez gera gelditu.
–Arrantzalea zaintzen dun sindikatorik ba-aldezute?
–Guk arrantzaleak eta gure nagusiak alkartuaz, federazio bat bezela daukagu antolatuta; legeak guk berak ipiñitakoak dira, al dan neurrian arrantzaleak laguntza izan dezan bai gaixo dagonean, berdin akzidenteetan, zartzaroan eta abar.
-Leen eta oraingo aldaketarik aundiena zer izan da, zuen ustez.
Aiton bat da orain erantzuten duana.
–Nik uste det, ontziari buruz, dagokiena dala. Leen traineru batean errauneri eragiñaz jo bearra izaten gendun. Jakiña danez, neke aundia gendun, urrutira joateko; ekaitza azaltzean berriz, ez gendun iñora ateratzeko modurik, ezin irten etxetik. Onek galera aundiak izan ditu, batetik, arrantza gutxiago egin; nekea geiotu, eta jakiña den bezela, irabazi gutxiagokin etxeratu.
–Orain arrantzaleak daukan federazio ori, ez al zenduten zuen denboretan?
–Ez errial batzuk jasotzen genitun, lanaren ordaiña bezela, eta txanpon aietatik konpondu bear gendun ez-bear guztitan.
Nekeak batetik, arrixkoa bestetik; arrantzale zaarra eta gaztea; bi generazio lokarri bateri lotuta: Itsasoa.
–Arraiak jasotzeko toperik ba-aldago.
–Bai, ori beti izan da, eta tope orretatik igaro ezkeroz, alperrikakoak izaten dira arrantza guztiak. Arraiak saltzeko bere neurria badauka. Beragaitik sobra diranak, ostera itsasora bota bear dira. Leen Baratzetako izaten ziran abonu bezela.
Gaztediari galdetzen diot berriro.
–Gazteak zeraten ezkeroz, erriko problemetan sartzeko betarik izaten al dezute.
–Guk nai genduken neurrian ez, geienetan itsasoan gaude, eta bera da esate baterako gure bizitza betetzen diguna
–Ezkontza gaietan, eragozpenik arkitzen al-dezute emakumeetan.
-Arrantzaleen etxetan jaio eta bizi diran neskatxak, itxasoko griña berarekin daramate, beraz arrantzalea benetan maitatzen du.
Arrantzalea, itxas izkutuak arkitzen dituzun gizona, arraiaren bideetata joaten zeran orrek, entzun ezazu nere azkeneko galdera.
–Zer nai zenduteke zure bizitzetarako?
–Alkar-laguntza; gure bizimodua au, egunetik egunera izan dedila, alaitsuago, eta sakonago. Besterik ez.
Onela bukatu gendun gure alkar-izketa. Irten nintzan kai ondotik, bide bakar bat neukan laguntzalle bezela. Bi alderditan, elkarren arrimoan, etxeak errenkada luza bat egiñaz.
Pasai Donibane: arrantzale auen leku atsegin eta bakarra, arrantzaleen biotzkadak jasotzen dun erria, agurtzen zaitut eta beste bat arte.
RAMON ZAPIRAIN
12

GaiezEkonomiaLehen sektoArrantza
EgileezAPIRAIN1Ekonomia