Telleria Margolariarekin Alkarrizketan
Gaurko hontan, askoentzat ezezaguna dan margolari bat dakarkit horrialde hauetara. Segura-tarra da eta bere deitura: Telleria-tar Joxe Marz. Alkarrizketa onen arrazoia, Donostia-ko agergeta batek du. Izan ere il onen 21-tetik, 28-raino margolari honen laukiak (kuadroak) Donostia-ko Udoletxean ikusi ahal izango ditugu. Orregatik, oso egokia iruditu zait berarekin alkarrzketa bat egitea, Eta hau agertu ondoren ikusi dezagun berak diona.
–Zenbot urte dituzu Joxe M-ari;
–Ogeitabost.
–Margolantzatik bizi al zera?
–Margolaritzak, ez dit ematen bizitzeko lain. Margotzeko tresnak erosteko ateratzea ere, nahikoa izaten dut gehienetan.
–Aspaldi asi al zinan margolaritzan ?
–Txiki-txikitatik izan dut margolaritzarako afizioa, baina oleoz margotzen amazazpi urtekin asi nintzan; txapelketa batean saritzan eman zizkiduten oleo-margoekin.
–Norgandik ikasi duzu gehienik?
–Margolaritzan ez dut izan maixurik. Lauki asko ikusiaz, liburuak irakurriaz, maixuen laukiak kopiatuaz eta batez ere praktika askoren bidez heldu naiz orain naizeneraino.
–Txapelketa askotan parte artu al duzu?
Txapelketa butzuetan parte artu dut bai, eta gehienetan sariren bat lortu dut.
–Txapelketetan ematen diran sariak, ordaintzen al dute ixuritako izardia ?
–Diruaren aldetik ez dago asko ixarotzerik txapelketa gehienetan, baina irabazitako sariak ematen duan satisfazioak gehiago balio da; aurrera jarraitzeko asko laguntzen bai du.
–Euskaldunok, lauki erosle onak al gera?
–Euskaldunok, besteen antzekoak gerala esango nuke, oso materializatuta gaude eta ez dugu kuadro baten jabe izateko behar-espiritualik sentitzen.
-Orain Donostian jarri duzun agerjen hortan, zenbat lauki dituzu eta zer motatakoak dira?
–Berrogei lauki erakusten ditu. Oraingo hontan. Lau irudi, bi bodegoi eta paisajeak gainerakoak.
-Zer lortu nahi izaten duzu zure laukietan?
-Egia, batez ere; nere barruan sentitzen dutana margotu nahi dut, beste azaleko ezeren interesik gabe.
-Ikusten dutanez zure estiloa ez da astratoa, ez al zaizu gustatzen?
-Astrato ona beste edozein bezalaxe gustatzen zait. Margo bat ez da astratua dalako edo ez dalako nehurtzen.
–Zuretzat, nortzuk dira margolaririk gogokoenak?
–Arteta eta Cesanne dira gehienbat gustatzen zaizkidanak.
Ona emen bere erantzunak. Beste behin ere ikusten dugu, margalaritzatik bizi behar lukean bat, beste ogibide bati lotuta dagola. Tamalgarria baino egia. Beraz artista hanek izan behar dutena izatezkerotan, herriak erantzun behar du eta herria guztiok osatzen dugu.
Askotan, auskalo nortzuen lankiekin apaintzen ditugun gure etxeetako baztarrak. Kontu pixka bat izan dezagun eta gure herriko artisten laukiak erosi ditzagun. Onela bi lan egingo ditugu bide batez: Etxea obeki apaindu eta artisteri bizia eman
MURUMENDI
"TELLERIA"REN PAISAJE BAT
12
GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakTELLERIA1
GaiezKulturaArteaPinturaErakusketak
EgileezMURUMENDI1Kultura