argia.eus
INPRIMATU
Aita Iriondo. Donostiar Ertilaria
1969ko otsailaren 23a
Aita Iriondo margolariari elkarrizketa

Aita Iriondo. Donostiar Ertilaria
Mexiko-Aldera Dijoa, Margo Lanetara
Mexiko-ra joateko egazkia artzera zijoalarik, Aita Iriondo, margolari ospetsua, arrapatu det; ta berarekin alkar-izketa auxe euki.
–Nere ustetan. zu margolari ta mosaikolari ziñan. Baña orain irudigintzari ere ekin omen diozula, egia al-da?
–Bai, egia da. Ormak eta bidrierak margoztu, eta mosaikogintzan ere ibilli bear izan det, geien bat. Baña orain, zurezko irudiak egitera ere bultzatu naute. Nere eskulan osoa eleizetarako da. Alaz ere, beste tokietarako eskatu didatenean, ezezkorik ez det iñoiz eman.
–Noiz sumatu zendun erti-griña ori zure buruan?
–Umetandik; Restaurant-Okendo sendian jaioa naiz, eta etxeko orma guztiak kolorezko lapitz lodiakin lardaskatzen nituan.
–Ze-nolako ikasketak egiña zera ondoren?
–Prantziskotar egin, meza-berria eman ta berealaxe Valentzira bialdu ninduten margolaritza ikastera; eta gero Madrid-era, ormaetakoa osatzera.
–Zure lanak nun ikusi litezke?
–Toki askotan; esate baterako, Santander, Valladolid, Bermeo, Olite, Tolosa ta beste zenbait tokietako elizetan. Komentuatako jantokietan ere lan asko dauzkat. Madrid-ko Errepadoraen kolejioan, Eibar-en, Mendaro-n eta beste. Ekuador-ko Los Rios eliz baterako, 120 metro kudradoko margazkia eta mosaiko-kalbarioak egin ta biali nituan. Ta olaxe.
–Ta orain Mexiko-ra zertara zoaz?
–Deituta; tratoa egin da nijoa. Ezin dezaket aukera eder au galdu. Margo-lanetara. Badet beste asmo bat ere: ango orma-margolariak ezagutu, eta ikasi. Nere burua ikasletzat jotzen det.
–Zure lan guzien artean, zein da geiena atsegin zaizuna?
–Eztakit, ba. Danak gustatzen zaizkit, ez goimallako lanak diralako, gizarte osoaren alde zertxo bat ipiñi detalako baizik. Denok, al degun eran, gizarteari lagundu bear diogu.
–Zure estiloa nolakoa da; klasikoa, astraktoa, futurista edo?
–Ezta erreza galdera orri erantzutea. Ongi egindako erti-lan batek, edozein estilokoa dalarik, bere balio dauka. Praillea naizenez, eta pratzisgkotarra, barne-muñean zeru-aldera dijoan zirtara bat sortuaztea, nai-izaten det nere ertilangintzan. Besterik ezta nere estiloa, Jaunaren serbitzua baño.
–Ederki esana, Aita Jose Luis. Eta Mexiko-alde ontan ondo ibilli. Agur.
AITA IBABE
Aita Iriondo Mexiko-bidetik
12

GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakIRIONDO3
PertsonaiazIRIONDO3
EgileezIBABE1Kultura