argia.eus
INPRIMATU
Jabier Zamudio
1969ko otsailaren 16a
Jabier Zamudio abeslariari elkarrizketa
Abeslari Barri Bat:
Jabier Zamudio
Igaroniko Urtarrillan, uriko mugak diok lotsatuta urrengo egun baten, apurtuta, agertu yaku Bizkaian abeslari barri bat: Jabier Zamudio. Gernikarra bera, Bitor Egurrola laz, baiña ezbardiñak, era edo estilo bikoak. Bilbon, Aiala Antzokian antolatu zan jaialdian, agertu zan abeslari barri eta trebe au. Abots ederduna, mikrofonoak alde egiteko lakoa.. eta sentimentuz be ugari dabillen abeslaria. Gorespenez bete eben an batuniko entzuieak, ezjakitun eta jakitunak. Baten batek izendetu eban abeslari au urrengo Euskal Abestien Jaialdirako... eta ezta aipamen au makala.
–Ixilik egon adi –diñost Zamudiok lotsatuta urrengo egun baten, izparringiak irakurrik-. Nigaitik onek esan eta Bitor Egurrola aitatu be ez! Ez dau eskubiderik! Bilboko Jaialdi orretan Egurrolak zutundu zituzan danak bere arima araldukeran esakera eta kantuakaz. A zoan, bai, dardar egitea!
–Ez adi eu be olako gorespenetan asi, ez dedin Egurrola bera lotsatu . Zure fitxa?
–Izena: Franzisko Jabier Zamudio Monasterio. Oñaten jaio nintzan 1943-ko Bagillak 14. Euskalduna naz. Eta jaiotzaz giputxa banaz be, gernikarra bizkaitarra, e? Iru urtedun andik Gernikeratu nintzan.
–Noztik zure musika-zaletasuna?
–1962 inguruan asi nintzan nere lagun dan Fernando Senz-egaz txistuka ta gitarragaz abesti batzuk joten. Gernikako Gizarte Etxean izan gendun gure lenengo agerraldia. Gero, Gemikako Orfeoian asi nintzan abestuten, bigarren tenor legez. Doña Beatriz Gomazagaz be pianu apurtxu bat ikasi neban . Baiña beste bide baten billa nenbillen orduan.
–Orain-aldiko musika barria, bearbeda?
–Bai, ba. Eta Faustino Arrietak eta biok, Naikari Taldea sortu gendun. Ordureko gitarra ondo joten be ikasita nengoan: Gazteizen, soldadutzean, Manuel Rovira irakasleagaz gitarra klasikoa ikasi neban. Naikari talde barri onetan, ba, abeslari ta gitarra-jotzalile naz.
Zamudiok abeslari titulo berezi bat be badauko. Igezko Urrillak 30, axterketa bat izan zan Bilbon, «Seis Estrellas»en. Larogei lagun eta talde aurreratu ziran titulo ori lortzeko; sei titulo baiño ez ziran emon, euren artean gure Zamudio.
–Estitxuk itxi eustan bere gitarra azterketa onetarako.
–Gernikan beste musika talde batzuk be badagoz, ezta Jabier?
–Bai: "Los Pibes" eta "Los Mayers" erdeldunak; eta "Los Panzer's" erdi erdeldunak; Lertxundiren abestien bat badabille .
–Eta zuek, Naikari Taldeak, zer?
–Ontxe goaz Madridera euskal disgo bat egiten. Cinsa-ren babespean, Philips-ek egingo dausku grabaziñca. Lau abesti doaz disko orretan: laurek Egurrolan izkia eta Arrietan musika daukee: «Itzak» «Urrez ko sasoia», «Esaiozu» eta «Promes bat». Egurrola be geugaz doa bere gitarragaz beste disko bot atarateko. Disko orren lagun musika uste dot geuk egingo deutsagula.
Zuek, Jabier, ez ixildu.

JOSE ANTONIO ARANA
7

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakAMUDIO1
PertsonaiazAMUDIO1
EgileezARANA1Kultura