Errenderiko ikastolako maisu bati elkarrizketa
Errenderi
Ikastola Dala-Ta
Aspaldian Ikastola'ko berri jakinnaiean giñan eta ain zuzen, gaur, batzordeko lagun bat arkitu degu eta galdera batzuek zuzendu dizkiogu.
–Ikastolan zer moduz zabilizate, lengo egunez batzarra izan dezutela jakin genun.
–Batzarra ondo joan zan eta ikastola ere aurrera dijoa.
–Lekuz zer modu zabiltzate?
–Lekuakin suerte aundia izan degu. Dakizunez gure asiera, Pio Etxeberria zanaren alabak utzita beren etxean asi giñan. Ondoren erretore jaunak Madalen-kalean eman zigun toki bat. Gero, Labayen eta Muxika etxegilleri esker orain daukagun lekua eskuratu genun eta geroztik Aita Kaputxinoak lengo eleiz zarrean beste toki bat utzi digute eta ea ere ikasaldiak ematen ditugu.
–Baiñan laister, zerbait aundiago espero dezutela jakin degu, egi da?
–Bai; Felix Oyarbide etxegillea gizon portatu zaigu ta bi urte barru egundalako leku aundi ta ederraren jabe izango gera.
–Etxe berriren bat?
–Berri-berria, osasun aldetik aurtxoentzat iñungo inbiri gabea.
–Erri-agintarien laguntza ere izan omen dezute-ba?
–Bai , egia? Erri ko-Etxe´ko agintariak ondo portatu zaizkigu: erri danetan orrelako gizonak ba-lituzte, beste zerbait izango litzake.
–Ikastolan asteko eskaera asko dezutela egia da?
–Bai, aurtxoak Ikastolan asi nai dituzten gurasoak ugari datoz guregana.
–Eta denak ezin artu?
–Leku arazoagatik artuko genituzke.
–Zer eragozpen dezute bada?
–Geien bat, bear ainbat andereño ez izatea.
–Andereñorik eza?
–Guk ez ditugu Ikastolan umetxoak pillaka euki nai, baizik pedagoji aldetik bear dan neurrian, eta ortarako andereñoak bear.
–Beraz ez dezute aurtxo gelagoren izenik artu nai?
–Datorren ikasaldi edo kursorako ill onen azkenean itxiko degu epea.
–Ikastola aurrera dijoala jakiteak pozten gaitu, benetan.
–Ikastola gure errian zerbait da eta zerbait aundi egin nai degu. Ez uste irakatsi bear dana irakatsi eta kito egiten degunik. Ba-dira umetxoak, txalaparta, musika, txistua ta abar ere, beren ikasaldiak egin ondoren ikasten ari diranak.
–Beraz, zuek, euskaldun oso egin nai dituzute?
–Orxe, euskaldun oso, baiñan munduan ibiltzeko lotsik izango ez dutenak, kontuan izan, euskalduna baño unibersalagorik gutxi dirala. Lenen, gurea ikasi ta maitatu, gero mundu guzia maitatzeko.
–Agur bada lagun zar eta beste bat arte.
–Agur, bai, eta urren arte.
Eta orrela izketaldi onen ondoren, pozaren pozez etxeratu gera.
AÑARBE
8
GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
EgileezAÑARBE1Gizartea