André Turcat, lehenengo "Concorde"ko komandanteari elkarrizketa
Munduko Egazkin Aundiena
"CONCORDE"
Egun Auetan Egingo Ditu Bere Lanen-Saioak
"Concorde", merkaturako sortu dan soiñuz-gorako lenengo egazkiñak egun auetan egingo ditu bere egaldi-saioak. Egaldi-saioak. Egaldi orretan, André Turcat izango da komandante-gidari. Berrogei ta zazpi urte ditu beronek eta iru seme-alaben aita da. Aidean 5.000 ordu egiña degu; auetatik 3.000 ordu, zailtzen igaroak ditu. Albistalari bat urreratu ta galdera batzuek egiñak dizkio oraintsu. Begira nolako erantzunak eman dizkion periodista orri:
–Nola iritxi zera saio-gidari izatera?
–Gaur lan arrunta da ori. "Concorde"ren taldean lankide ortan oso zaarrak gera. Nere gidari-lagunak esate baterako, 25 urte daramazki saio oietan.
–Saio-gidari lanbideak bakarrean ez aldu- arrisku aundia?
–Iñola erel Exerleku bakarrekotan ere. eztegu bakarrik lan egiten. Beti, "radioz" entzuten ari diranekin batean lan egiten da. Nortasunak asko esan nai du, noski, lan ontan; baiña nortasun-taldea da onelakoetan lanean botzen dana. Lagunarteko aidea oso aundia da gure artean.
–Lanbide au arrixku aundienetakotzat jotzen dute. Arrixku orren irrikak bultzatu al zaitu lan ontara?
–Ez olakorik. Ainbeste lagun galduta ikusi ondoren, nola zaletuko giñan, ba, arrixku ortara? Gu arrixku ori gere gain artzeko gande, besteci kentzeko. Baiña ez deragun il-kanpairik jo.
–Beiñere egan egin ez duan egazkin bat aidera eramaterakoan, zartan pentsatzen egoten zara?
–Oso lanpetula egoten naiz arrixkutan pentsatzen asteko. Nolanai zai-gaullu asko ditugu, egaldia ikertzeko.
–Zu ezkondua zaude. Zure lanbidea ta etxe-bizitza, nola elkar-josten dituzu?
–Galdera ori obeto letorkie gure emazteei. Nik uste, guretako iñork ere ez duala onelako lanbiderik artu, emazteekin itzegin gabe. Ta berak, beren kirioak baretu to laguntzeko prest egoten dira.
–Gidarien emazte batek, bere senarrak aiñako burruka-sena bear al du, ala, alderantziz, obe da gogo-giro otxaneko andrea, bien arteko oreka sortzeko?
–Gure emazteek pozik artzen dutela uste det, arrixku-sen ori. Lagun ditugu ontan. Lanbide au erin artu diteke aien laguntzarik gabe.
–Ta zure seme-alaben ezierari gagozkionez, ortarako astirik galditzen al zaizu?
-Gure lanbideak denbora asko jaten digu, gere artan ez gaudenean ere. Ta beti, alegiñak egin behar izaten ditugu, gure etxe-bizitzarako astia artzeko. Baiña bide batez, neke orrek ba-du gure seme-alaben erantzun bizia, lanbide onek sortzen dien zaletasun beroan. Gaiñera, gure etxetan lan au kontuan artua degu. Batzuek, ala ere, ortaz ez itzegitea naiago izaten dute.
-Zure semeetakoren batek aidegidari izateko gogoa agertuko balu, zer erantzungo zenioke?
–Ganza garbi adieraziko nioke. Gora-bera aundiak ditu gure egitekoak. Alegin askoren ondoren porrot egiten danean, etsipen-aideak jotzen gaitu. Aldi botzuetan eztegu egan egiten, eta etsipena sartzen zaigu. Baiña dana dala, seme bat aide-gidari sartuko ba-litzaigu, guziok pozik ikusiko gendukelakoan nago.
–Zure lanbideak fedea indartu ala auldu egiten dizu?
-Nere egiteko onek gizadiari ta nere bideari sortzen dion laguntza aztertu ondoren, gogora etortzen zait eriotzaren eta biziaren jo-muga. Ta nere fedeak ematen didan uste zabalean, nere lana alik eta ondoen burutzen saiatzen naiz.
–Atrebentzia ezpada, zoriona zuretzat zertan dago ta zure fedea pozgarri al zaizu?
–Gure lanak ari geran artan lotzen gaitu noski, baiña aldi berean joan zaizkigun aldi on eta txarrak etzaizkigu aazten. Etorkizuna ere gogoun degu. Baiña gaurkoa, oraingoa, ez da naikoa zorionerako. Ori sinistea, bista laburrekoa izatea litzake. Zorionak ba al du mamirik? Esku artekoarekin gaurkoa betetzea, itzaro pen eta lagunarte argitan goazela, eta Jaunagan gure atsedena ta kezka utziaz .. orra or zoriona, nere ustez... Kristau izatearen poza nabari da, baiña poz orregatik bakarrik ez naiz kristau izatera eldu.
F. R. B.
12
GaiezGizarteaAzpiegituraGarraiobidGarraio pubHegazkina
PertsonaiazTURCAT1