argia.eus
INPRIMATU
Sumendi batek ekarri zuen izurria
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2025eko abenduaren 17a
Irudia: Jan Brueghel zaharra

1345. urte inguruan sumendi batek eztanda egin eta tenperatura jaitsiera nabarmena, uzta txarrak eta gosea eragin zituen Europan hurrengo urteetan. Krisia arintzeko, garia Itsaso Beltzaren inguruko eremuetatik inportatzen hasi ziren eta, hala, Yersinia pestis bakterioari Europa ahulduan sartzeko ateak ireki zitzaizkion.

Kontinenteko populazioaren erdia hil zuen izurriak 1348 eta 1349 urteetan. Izurri Beltzaren jatorriari buruzko hipotesi berria Communications Earth & Environment aldizkarian argitaratu dute, eta sumendiaren ondorioak Pirinioetan aurkitutako zuhaitz batzuen eraztunetan irakurri dituzte.