argia.eus
INPRIMATU
Txakurren aspaldiko aniztasuna
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2025eko abenduaren 10
Argazkia: Mary Rose Museum
Argazkia: Mary Rose Museum

Nazioarteko ikerlari talde batek kanidoen 643 garezur aztertu berri ditu; zaharrenak 50.000 urte dauzka eta gaur egungo aleak ere aztertu dituzte, alderatu ahal izateko. Science aldizkarian argitaratutako ondorioen arabera, duela 10.000 urte, gizakiek otsoak etxekotu eta berehala, askotariko txakur-arrazak zeuden, orain arte uste baino gehiago.

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Maria Saña arkeozoologoaren hitzetan, "askotariko inguru ekologikoak topatu zituztelako dibertsifikatu ziren, giza beharrek, elikadurak edota ematen zieten erabilerak baldintzatuta.