argia.eus
INPRIMATU
Erromatar bidesarea bikoiztu da
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2025eko azaroaren 19a
Argazkia: Roman Empire
Argazkia: Roman Empire

Kataluniako eta Danimarkako ikerlari talde batek, Itiner-e proiektuaren bidez, erromatar galtzaden mapa digital berri bat osatu du. Scientific Data aldizkarian argitaratutako emaitzen arabera, inperioko errepide sareak guztira ia 300.000 kilometro zituen; orain arte uste zen sareak 180.000 km hartzen zituela.

Inperioaren bizkarrezurraren dimentsioak hain modu nabarmenean aldatzeak eragina du beste hainbat arloren azterketan. Galtzada sareak funtsezkoak dira estrategia militarrak edota merkataritza fluxuak ulertzeko. Baina, horrez gain, ideien, erlijioen, teknologiaren edo gaixotasunen hedapena aztertzeko bide ematen du ikerlan berriak.