argia.eus
INPRIMATU
Berriketa gutxi
Trumpen bake-plana Bernedorako
Imanol Epelde 2025eko urriaren 08a

1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.

2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak askapenerako prestatzeko.

3. Behin bahitutako dutxak askatuta, Patriarkatuak aske utziko ditu biziarteko kartzela-zigorra ezarri zaien mundu osoko zientoka preso transak, baita atxilotu diren milaka eta milaka sexu eta genero disidenteak ere.

4. Horiek gauzatuta, Euskal Udalekuetako kideek bizikidetza baketsurako konpromisoa hartuko dute.

5. Behin-behineko trantsizioko gobernu batek edukiko du Bernedoko gobernabidea. Batzorde apolitiko eta teknokrata transfeminista bat arduratuko da egunerokoan zerbitzu publikoak kudeatzeaz. Batzorde hori bernedotar gaituek eta nazioarteko adituek osatuko dute, eta trantsiziorako nazioarteko organo berri batek gainbegiratuko du. Donald Trump izango da haren burua.

6. Inor ez da behartua izango Bernedotik alde egitera, eta joaten direnak aske izango dira horretarako, baita itzultzeko ere. Geratzera adoretuko ditugu, eta Bernedo hobe bat eraikitzeko aukera emango diegu.

7. Transfeministek eta beste fakzio batzuek adostu dute Bernedoko Gobernuan rolik ez edukitzea.

8. Eskualdeko herritarrek berme bat emango dute ziurtatzeko Euskal Udalekuek eta haren fakzioek beren obligazioak betetzen dituztela eta Bernedo Berria ez dela mehatxu bat ez bizilagunentzat, ez herriarentzat.

9. Bernedo berreraikitzeko lanek aurrera egin ahala, eta Euskal Udalekuetako Aginteak bere erreforma programa leialki bete ahala, baliteke, azkenean, Bernedon autodeterminaziorako bide sinesgarri bat hasteko modua izatea.

10. AEBek elkarrizketa bat abiaraziko dute Patriarkatu kapitalista inperialista supremazista zuriaren eta Euskal Udalekuetako begiraleen artean, bizikidetza baketsurako eta oparorako ortzi-muga politiko bat adosteko.