Luzaroan momifikzioa antzinako Egiptorekin lotu izan da eta zibilizazio hura jotzen zen momien jatorritzat. Azken urteetako aurkikuntza eta ikerketek aldiz, momifikazioaren historia astindu dute. 2022an duela 8.000 urteko momia bat aurkitu zuten Portugalen, eta, berriki, 12.000 urteko giza arrasto momifikatuak topatu dituzte Txinan.
Berez, giza arrasto horiek aspaldi topatu zituzten Asiako hego-ekialdean. Baina, Proceedings of the National Academy of Sciences aldizkarian argitaratutako ikerlanaren arabera, orain arte ez dira momiatzat jo, erabilitako momifikazio teknika, keztatze mantsoa, ez zutelako aurrez detektatu eta aztertu.