argia.eus
INPRIMATU
Apoak klima aldaketaren seinale
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2025eko irailaren 12a
Argazkia: Peruko Kultura Ministerioa

Vichamako (Peru) aztarnategian, arkeologoek 3.800 urte inguruko estatuatxo berezi bat aurkitu berri dute. Caral zibilizazioaren azken arokoa da, eta bi apo irudikatzen ditu.

Aztarnategi bereko hainbat hormairuditan gosetea, lehortea eta, finean, ingurumen krisiari lotutako irudiak ere margotu zituzten.

Andetar kulturetan apoa euriaren, uraren eta bizitzaren eraberritzarean sinbolo izanik, arkeologoek uste dute aurkitu berri duten apo pareak duela 4.000 urte eskas inguru haietan gertatutako klima aldaketaren hipotesia baieztatzen laguntzen duela.