argia.eus
INPRIMATU
Vikingoak eta musulmanak tratuan
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2025eko irailaren 03a
Argazkia: Portable Antiquities Escheme
Argazkia: Portable Antiquities Escheme

Bedale udalerrian (Yorkshire, Ingalaterra) altxor bikingo bat aurkitu zuten 2012an. Archaeometry aldizkarian argitaratu dutenez, berriki altxor horretako zilarrezko piezak aztertu dituzte. Zehazki, berunaren eta oligoelementuen isotopoak aztertuz, zilarraren jatorria zein den jakin ahal izan dute eta, besteak besteak, Abbastar Kalifa-herriko –egungo Iran eta Irakeko– dirhamen zilarra erabili zutela ondorioztatu dute.

Horrek esan nahi du beti erasoan eta harpilaketan irudikatu ohi ditugun bikingoek merkataritza harreman baketsuak ere bazituztela inguruko nahiz urruneko lurraldeekin.