argia.eus
INPRIMATU
?-tzik hitz egiten jarraitzen du
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2025eko uztailaren 30
Irudia: Communications Biology

1991n Alpeetako glaziar batean aurkitu zutenetik, hotzak hain ondo kontserbatutako Ötziren gorpuzkinak informazio iturri oparoa izan dira. Berriki Communications Biology aldizkarian aditzera eman dutenez, momia naturalaren kaxa torazikoa digitalki berregin dute, eta Homo Sapiens espezieko beste hiru indibiduoren kaxekin alderatu.

Eta Ötziren toraxak ezaugarri "mistoak" zituela ondorioztatu dute: egungo gizakiena baino zabalagoa zen, baina neandertalena baino txikixeagoa.  Horrek arnas eraginkortasuna eman zion, baita gorputzeko beroari eusteko ahalmen handiagoa ere; ezaugarri ezin egokiagoak duela 5.000 urteko klima hotzean bizirauteko.