Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako askok ere imajinatzen dugu, oharkabean bada ere, komunitate bat berdinok osatzen dugula. Baina Zadie Smithek, beste diasporako idazle askok bezalaxe, ondo daki leku guztiak eraikitzen direla jende berri eta zaharrari esker. Hetxotik, Smithen literatura guztia dago jende berri eta zaharrez beteta 25 urterekin White Teeth idatzi zuenetik hona, baita euskarara ekarritako Kanbodiako enbaxada hau ere. Jatorriz 2013an argitaratutako eleberri laburra Igelak ekarri zigun –2022an Garazi Ugaldek itzulita–, eta hauxe da Smith euskaraz irakurri dezakegun lehen aldia.
Fatou, protagonista, Londres ipar-mendebaldean bizi da, Willesden izeneko auzoan, eta etxeko lanetan dihardu Derawald familian. Batzuetan, igerilekura bidean, auzoan dagoen Kanbodiako enbaxadaren kanpoan gelditzen da, hormaren bestaldean badmintoneko luma-bola bat alderik alde bidaiatzen ikusteko. Beste batzutan, Andrew-rekin elkartzen da kafetegi tunisiarrean, sarri historiaz eta erlijioaz hizketan amaitzeko. Liburua, denak dira willesdendarrak, eta denak dira berriak. Egunerokotasuna Willesdenen egiten dute: etxean bertan, igerilekuan, enbaxadaren aurrean eta kafetegian, baina beste garai eta leku batzuetara egiten du istorioak, eta egiten du eztanda. Akkra-ko Carib Beach hotelaz kontatzen zaigu, edo Kanbodiako eta Ruandako genozidioez.
Willesdenen jaio arren, narratzailea ere jende berria da. Bertan jaio zela esanez, willesdendarren izenean egiten du hitz, nahiz eta onartu “horrek ez du[ela] ezertxo ere esan nahi”; nahiz eta argi utzi “ez gar[el]a herri bakarra eta inork ere ezin du[ela] gure izenean hitz egin”. “Berri” eta “zahar” ideiek egiten dute eztanda horrela eta leku bakarrak mila barnebiltzen ditu. Kanbodiako embaxada-k, diaspora-literatura hainbatek bezala, erabat ezarrita dauzkagun ideiak hartu eta zera diosku: “Ez izan ergela”.