argia.eus
INPRIMATU
Ekarri seiko hori
Edu Zelaieta Anta 2025eko uztailaren 23a

Behin batean, esku bakoitzean sei hatz zituen ume bat ikusi zuen Kelly doktoreak. Gurasoek ebakuntza egiteko erabaki irmoa hartua zuten, baina umeak ez zuen nahi. Mutikoak sei edo zazpi urte izango zituen, eta ederra zen.

– Ez! Nahi ditut denak. Nireak dira eta nahi ditut! –esan zuen haurrak.

Pentsatu nuen Kelly zaharra umeari ebakuntza egiteko arrazoiak ematen saiatuko zela, baina, horren ordez, gurasoei esan zien umeak bere berezitasuna gorde nahi zuela.

– Eta zergatik ez? –esan zuen medikuak. Gurasoak ezin sinetsiak zeuden. Doktoreak adierazi zuen haurrak iritzia aldatuz gero ebakuntza egiteko arazorik ez zela izanen. Jakina, kasu horretan, zenbat eta gazteago, hobe.

– Gustatzen zait nola defendatzen dituen bere eskubideak. Jarri hemen, seme –eta eskua eman zion mutikoari.”

Lucia Berlinen narrazioak aurrera jarraitzen du: gurasoak purrustaka joan ziren medikuarenetik eta haurra, berriz, irribarre zabal-zabal batekin.

Lerro batzuk beherago, honela dio narratzaileak: “Zer dute txarrik sei hatzek esku batean? Edozein modutan ere arraroak dira hatzak, behatzak, ilea edota belarriak bezala. Nik, adibidez, denok isatsa izatea nahi nuke”.