argia.eus
INPRIMATU
Neandertalen gantz fabrika
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2025eko uztailaren 16a
Argazkia: Scherjon / Leiza-Monrepos
Argazkia: Scherjon / Leiza-Monrepos

Neumark-Nord (Alemania) aztarnategian 50 metro koadroko gune berezia topatu dute adituek, Science Advances aldizkarian adierazi dutenez. Bertan, neandertalek ehizatutako ugaztun handien hezurrak apurtzen zituzten –172 zaldi, orein eta bobidoren hezurrak topatu dituzte–, nutrienteak lortzeko, bereziki gantza.

"Denbora eta ahalegin inbertsio handia egiten zuten lipido baliotsuak lortzeko", ikerlanean aritu den nazioarteko aditu taldearen esanetan. Orain arte uste izan da gizakia Goi Paleolitoan hasi zela harrapakinen gantza aprobetxatzen, baina lantegi berezi honek agerian utzi du neandertalak lan horretan aritzen zirela uste baino 100.000 urte lehenago.