541. urtean izurriak Bizantziar Inperioa astindu zuen. Historian erregistratutako lehen pandemiatzat jotzen da, eta luzaroan historialariek uste izan dute Afrikako ipar-mendebaldean izan zuela jatorria.
Baina berriki The Journal of Interdisciplinary History aldizkarian argitaratutako ikerlan genetikoak oso bestelako emaitza izan du: izurria Asian sortu zen, zehazki, huno tzurien edo heftaliten lurraldean. Horrez gain, izurriak egindako bidea zehaztu ahal izan dute: abiapuntutik Indiara iritsi zen eta, handik, itsas merkataritza medio, Itsaso Gorriraino eta, beraz, Afrikaraino iritsi zen.
Beraz, egia da izurria Afrikako ipar-mendebaldetik iritsi zela Bizantziora, baina jatorria ez zuen han izan.