Kurdistanen, Burdin Aroko Kani Koter hilerriaren indusketa lanetan, nazioarteko arkeologo talde batek, beste hainbat objekturen artean, duela 4.700 urteko zeramikazko ontzi bat aurkitu berri du, barruan substantzia beltz bat zuena.
Sustantzia horri kohl deritzo –egiptoarrek mesdemet esaten zioten–, eta gizonezkoek nahiz emakumezkoek begiak makillatzeko erabiltzen zuten. Archeometry aldizkarian argitaratutako ikerketaren emaitzen arabera, begietako delineatzaile hori, nagusiki, manganesoz eta grafitoz osatuta zegoen; Egipton, aldiz, malakita izan ohi zen osagai nagusia.
Helburu estetikoez harago, bere propietate bakterizida eta immunologikoengatik erabiltzen zuten makillajea.