Qumrameko biribilkiek eta Itsaso Hileko Eskuizbribuek (K.a. III-K.o. I) judaismoaren eta kristautasunaren garapenari buruzko informazio eta interpretazio asko eragin ditu aurkitu zituztenetik. Berriki AA erabiltzen duen Enoch datazio sistemaren bidez, izkribu zaharrenak uste baino ehun urte zaharragoak direla ondorioztatu dute, eta hipotesi berriak berehala iritsi dira.
Izkribuetako batzuk Itun Zaharreko egileek beraiek idatziak izan daitezkeela diote prentsako titular batzuek. Baina ikerlanaren emaitza baino erabilitako tresna nabarmendu dute beste batzuek: AAn oinarritutako datazio sistemek Karbono 14 eta beste metodo tradizional batzuk ordezkatuko al dituzte?