argia.eus
INPRIMATU
Erromatar izurdeak Austrian
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2025eko ekainaren 11
Argazkia: OÖ Landes-Kultur

Austraiko Wels hirian, erromatar garaiko Ovilava kolonian, mila metro koadrotik gorako villa aberatsa industen hasi ziren 2023an, eta, berriki, K.o. II. mendeko hiru mosaiko aurkitu dituzte. Arduradunen esanetan, aurkikuntza horretan "bat egiten dute kalitate artistikoak, testuinguru arkitektonikoak eta potentzial zientifikoak".

Bereziki hiru mosaikoetako baten motiboak piztu du adituen interesa: bi izurde irudikatzen ditu, kostaldetik hain urrun egon arren. Eta horrek Inperioaren hegoaldeko nahiz iparraldeko probintzietako mosaiko tailerren artean zeuden harreman artistiko eta sinbolikoak jorratzeko bidea ireki die ikerlariei.