argia.eus
INPRIMATU
Aurpegiko tatuaje bakanak
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2025eko maiatzaren 28a

Duela mende bat Perun aurkitutako momia baten aurpegiko tatuajeak aztertu berri dituzte. Emakumezko baten momia da eta 800 urte inguru ditu.  Adituek ez dakite zer funtzio zuten tatuaje horiek, baina oso bereziak direla nabarmendu dute. 

Batetik, aurpegiko tatuajeak, batez ere masailetakoak, ez dira batere ohikoak, eta trebezia handiz egindako marra zuzenak ere ez. Baina erabilitako pigmentuengatik bereizten da nagusiki. 

Antzinako tatuajeetan egur-ikatza zen pigmenturik erabiliena eta andetar momia honetan ez dute horren arrastorik topatu. Horren ordez, magnetita edota piroxenoak aurkitu dituzte, egungo kosmetikan ohikoak diren osagaiak.