Erromako San Giovanni in Laterano plazan, errutinazko indusketa bat egiten ari zirela, arkeologoek IX.-XIII. mendeetako jauregi baten arrastoak topatu dituzte ezustean. Eta garai hartako aita santuen bizitokia izan litekeela uste dute. Bestela esanda, baliteke Patriarkatua aurkitu izana. Konstantino enperadoreak IV. mendean eraikiarazitako basilika zen Patriarkatua.
Erdi Aroan etengabe zabaldu eta berritu zuten eraikina, eta aitasantutzaren egoitza izan zen, 1303an Avignonera aldatu ziren arte. 1377an Erromara itzuli zirenean, Vatikanoan eraiki zuten egoitza berria eta, hala, Patriarkatuaren izena galdu zuen aitasantutzak, patriarkatuaren izaerari gaurdaino tinko eusten dion arren.