Geroz eta gehiago dira neandertalek uste baino gaitasun kognitibo aurreratuagoak zituztela adierazten duten ikerlanak. Azkena Journal of Archeological Science aldizkarian argitaratu da, eta 2003an Errusiako Mezmaiskaya kobazuloan aurkitutako hezurrezko lantza-punta du hizpide.
Mikroskopia, tomografia eta espektroskopia teknikak erabiliz ondorioztatu dute ziurrenik bisonte hezurra erabili zutela eta harrizko tresnekin zorroztu zutela. Ehizarako tresnak 80.000-70.000 urte ditu, hau da, Europara duela 45.000 urte iritsi zen "gizaki modernoa" baino askoz zaharragoa.
Horrek esan nahi du neandertalek beren kabuz asmatu zutela pieza sofistikatua, eta ez beste inor imitatzen.