Hemen arrazoi politikoengatik sistematikoki torturatu dela Pernandoren egia da, bi begi eta bihotz bat izan dituen euskal herritar ororentzat. Tortura masibo horiek bideratzeko antolaketa zorrotza egituratu du Espainiako Estatuak. Sistema horren erdigunean Auzitegi Nazionala izan da. Ezinbestekoak ziren atxilotuen inkomunikazioa eta torturatzaileen zigorgabetasuna bermatzeko ardura bikain bete du. Horregatik jo dute historikotzat salbuespenezko epaitegi horren epai batek frogatutzat eman izana Guardia Zibilak euskal herritar bat torturatu zuela, elektrodoen erabilera eta sexu indarkeria hitzez hitz aipatuta. Oso berandu dator eta kalkulaezina den kaltea ezingo du osatu, baina maiatzaren 8an estatuaren indarkeriaren aurka lan egin duten pertsona eta eragile eskergaren ahoetan marraztutako irribarreak ez du preziorik. Orain torturatzaileen izen abizenak behar ditugu.
Argazkia: Aitor Karasatorre / Foku
Testua: Axier Lopez