argia.eus
INPRIMATU
Item
Uxue Apaolaza Larrea 2025eko maiatzaren 07a

Kalean nindoan geneetan daramagun dispertsio joerara guztiz emana, bide fisiko eta curricularretatik desbideratzen zaituen abstrakzio alferrikakoren batean. Aurretik hogeita hamarrak bete gabeko neska bat. Zerbait erori zaio poltsikotik. Neska ez zen ohartu. Item bat zen. Oraindik ez dakit oso ondo zer diren, baina berehala hautematen ditut jada, abstrakzioa dardaraka hasten zait.

Itema izan zitekeen galdetzen duena ea bere izenez deitzen diozunean begiratzen dizun. Edo esfinterren kontrolari buruzko bat. Edo ea orientatzen den. Ea baldarra den. Ea larritzeko moduan hitz egiten duen, alegia, ondoegi (“ondoegi” izan daiteke “ahaldundu behar dugu jotzen diotenerako”). Izan zitekeen bat gauza errepikakorrak egiteari buruz. Edo obsesionatzeari buruz (andereñoak atera duen gai randoma ez den zerbaitekin). Ea lagun minik baduen (jotzen duten klase batean). Badu bere adinekoek edukitzen ez duten kezkaren bat? Eta ez da bakardade behartuari buruzkoa. Azkenean item batek berari buruz galdetu du, eta bat-batean ez da autista, super listoa baizik, eta hitz egin dezake atomoari buruz klasean, hori jatortasun falta bat izan gabe.

Larrituta itzuli nion itema andereñoari. Ez dadila haur bat ikusezin geratu laugarren itema falta duelako. Obedientziarena.