argia.eus
INPRIMATU
Gizon ilehori bat VIII. mendeko Txinan?
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2025eko maiatzaren 08a
Argazkia: Shanxiko arkeologia
Argazkia: Shanxiko arkeologia

Txinako Shanxi probintzian, Tang dinastiako hilobi batean, hildakoen eguneroko bizitzako eszenak irudikatzen dituzten pinturak topatu dituzte. Eszena horietako batean gizonezko ilehori bat agertzen da. Ilearen koloreari eta aurpegierari erreparatuta, hilobia aztertu duten arkeologoek diote ziurrenik ez zela Han etniakoa, baina ez dute bestelako hipotesirik egin. 

Aldiz, ikerlanean parte hartu ez duen Victor Xiong historialariak (Western Michigan University) ezaugarri fisikoez gain pertsonaiaren jazkera hartu du kontuan eta ondorioztatu du gizon hura sogdiarra izan zitekeela, hau da, egungo Tajikistan eta Uzbekistan inguruetan zuela jatorria.