Maiatzaren 11n, igandea, Errekalde plazan (Bilbo) hitzordua dugu euskal hiri eta herrietan bizi diren pertsona guztiek errolda izan dezaten aldarrikatzeko korrikan. Ekintza hori gure udalerrietan bizi den inor erroldarik gabe ez egotea bultzatzen duen kanpaina zabal baten barruan kokatzen da. Izan ere, agiri horrek oinarriko eskubide batzuen onuradun gisa aitortua izateko atea irekitzen du, eta, horrekin batera, osasuna, hezkuntza edo gizarte-zerbitzuak jasotzeko bidea zabaldu ere bai.
Hainbat dira erroldarik gabe egoteko arrazoiak; etxebizitzarik ez dutenei gehitzen zaie bizitokian erroldatu ezin direnak, alokaturiko etxearen jabeak baimentzen ez dielako edo, langile egoiliarraren kasuan, bertan bizi direnek etxekotzat hartzen ez dutelako. Badaude, izan, behar honetatik etekinak ateratzen dituztenak ere, erroldatze hutsagatik kobratzen dutenak.
Egoera bidegabe horiei aurre egiteko irtenbidea errolda soziala litzateke. Gero eta udal gehiagok ahalbidetzen badute ere, behar beharrezkoa da guztietara hedatzea; jatorriak ez bezalaxe, bizilekuak ere ez bailituzke herrikideen eskubideak baldintzatu behar.