argia.eus
INPRIMATU
Egutegia zilarrezkoa ilargian
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2025eko martxoaren 12a

Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo konplexuak aztertu dituzte, eta ondorioztatutako hipotesia azaldu dute Paleohispanica aldizkarian. 

Adituen ustez, motibo horietan 114 urteko egutegi-zikloa dago jasota, 19 urteko sei ziklotan banatuta. Gainera, patroi astronomiko horrek ilargi-egutegia eguzki-egutegiarekin sinkronizatzea ahalbidetzen du. Zeltiarren ezagutza tekniko nahiz astronomikoaren erakusle da ilargierdi parea.