argia.eus
INPRIMATU
Kanibalismoa bizirauteko
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2025eko otsailaren 19a
Argazkia: Antonio Rodriguez-Hidalgo / IAM
Argazkia: Antonio Rodriguez-Hidalgo / IAM

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen aldia, baina aurrez nagusitu izan den helburu erritualen hipotesia baztertu dute Scientific Report aldizkarian argitaratutako artikuluan. 

Batetik, hezurretako markek agerian uzten dute giza gorputzaren zati nutritiboenak kontu handiz bereizi zituztela. Bestetik, testuinguruak, populazioaren igoerak, komunitateen arteko gatazkek eta baliabide eskasiak pentsarazten dute bizirauteko jo zutela kanibalismora.