argia.eus
INPRIMATU
Herbehereetatik etxera
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2025eko urtarrilaren 09a

2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea  itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori garrantzitsua izan zen "nazioarteko komunitateari erakusteko Indonesiak objektu horiek berreskuratzeko gaitasuna daukala".

2024aren amaieran prozesuaren balantzea egin dute eta, guztira, dagoeneko, 828 objektu itzuli dituztela jakinarazi dute, besteak beste, irudian ikusten den Prajnaparamitaren estatua.

Baina Asia hego ekialdeko ondarea itzultzeko bidean oraindik hamarkada askoko lana dagoela jakinarazi dute adituek.